Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ramon Illarregi: «Jendearen erosteko ohiturak asko aldatu dira azken urteetan»

Trintxerpeko Lema paper eta liburu denda gobernatzen aritu da azken hamabi urteetan, Euskadi etorbidean, baina, garai ilunak dira merkataritza txikiarentzat, eta borroka neketsu baten ondoren, negozioa ixtea beste irtenbiderik ez du izan.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/02/27
Ramon Illaregi, lema

Ramon Ilarregik denda itxi du, eta azken egunetan barruko lanak ari da egiten, lokala erabat husteko.

Larunbatean ireki zenuen zure denda azkenekoz. Zergatik itxi duzu negozioa? Urteak dira gauza okertzen hasi zela. Lehen bi bazkide ginen, nire koinata Laura eta biok. Orain dela lau urte Laurak denda utzi zuen, ez zuelako nahikoa ematen. Orduan ere denda ixtear egon ginen, baina azkenean, erabaki nuen beste behin saiatzea, ea egoera aldatu eta aurrera egiten lortzen nuen. Baina azkenean ixtea beste aukerarik ez dut izan. Ez du ematen, eta behintzat, nire kasuan, gero eta gutxiago saltzen da. Eta hori kontuan hartuta, zure denda oso toki estrategikoan dagoela, Trintxerpeko Euskadi etorbidean, garai batean Urrezko Milia izenez ezaguna izan zen hartan…    Bai, Trintxerpeko kale nagusian, erdi-erdian, eta izugarrizko lokala. Oso urruti daude Urrezko Miliaren garai haiek. Lehen Trintxerpeko giroa beste bat zen, eta ez dizut hitz egiten aspaldiko garaiez. Orain dela bost urtera arte giro polita zegoen, jendea kalean, eta erosten. Beste bizitza bat zegoen kalean, orain ikusten ez dena. Akaso, zurea, ez da sektorerik errazena ere. Paper dendak egoera txarra bereziki jasaten ari direla uste duzu? Egia esan, jendea harritu egiten da itxierarekin, hemen produktu eskaintza zabala genuelako: eskulanetarako materiala, liburuak, kopistegia, opariak… Azken ordukoetarako ere, gauza asko topa zitezkeen hemen. Trintxerpen bost paper denda ginen orain arte, hemen, barrutiaren beheko aldean. Nik inoiz ez diot konpetentziari beldurrik izan, baina gaur-gaurkoz ez dago denentzako tokia. Zenbat urte egin dituzu Lema paper dendan lanean? Hamabi. Eta denbora tarte horretan nolako bilakaera izan du Pasaiako merkataritza txikiak? Garai batean saltzen zen, kalean giro gehiago zegoelako, baina azken urte hauetan, bereziki, egoera asko aldatu da. Zure ustez zerk eragin du hemen inguruko merkataritza txikiaren gainbehera? Batetik, Garbera dugula hemen ondoan, oso gertu, eta bestetik, erosteko moduari dagokionez, jendearen ohiturak aldatu egin direla. Herriarekiko kontzientzia hori, ezta? Jendeari, oro har, berdin zaio non erosi eta, hemen, zehazki, erosketak Donostian egiteko joera dago. Laurak Bat Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu elkarteko presidente ere izan zara. Ardura horrek emango zizun egoeraren perspektiba orokor bat ere, ezta? Merkatarien elkarteko presidentea nintzen garaian ikerketa bat egin genuen merkataritza txikiaren egoera aztertzeko, eta kusi genuen, esaterako, Antxotik jende asko Donostiara edo gehienbat Errenteriara joaten zela erosketak egitera, eta San Pedron eta Donibanen merkataritza erabat desagertua zela. Trintxerpen, garai hartan, oraindik bazen aktibitatea, jende asko etortzen zelako hona Gaiztarrotik eta Bidebietatik erostera. Egoera, orduan, Trintxerpen ez zen hain txarra, baina nik uste dut gaur egun hori ere aldatu egin dela, batez ere, jendearen erosteko ohiturak asko aldatu direlako azken urteetan. Ez gara jabetzen herrian erosteak duen garrantziaz, ezta? Ez, inolaz ere. Eta oso garrantzitsua da. Hori izan da beti gure borroka, jendeari ohartaraztea merkataritza txikiak herriari ematen dion biziaz. Zure ustez erakundeen aldetik nahikoa indar egiten da tokiko merkataritzaren gainbeherari aurre egiteko? Ez dut ikusten. Pasaiako Udalak, adibidez, diru laguntza bat ematen dio urtero merkatarien elkarteari, baina ez dut uste hori nahikoa denik. Eta zure ustez non jarri beharko lukete indarra? Premiazko neurriak zeintzuk lirateke? Ez dago jarraipen bat. Adibidez, orain Lemak bukatu du bere etapa, eta atzetik datorrenari udaletik inork ez dio emango Laurak Bat merkataritza elkartearen berri, edota bere dendan euskararen erabilera bermatzera animatuko… Inor ez da horretaz arduratuko. Merkataritzaren ardura duen zinegotzi bat bada, baina ez zait iruditzen gaiari behar adinako garrantzia ematen zaionik. Merkatarien elkartean egin duzun lanak asebete zaitu? Nola bizi izan duzu ardura hori? Hau nire lanbidea izan da, eta oso gustura aritu naiz, hemen jendearekin harremanetan. Lan polita izan da.
«Merkatarientzat herriaren alde lan egitea oso garrantzitsua da» «Hemen, zehazki, herritarrek erosketak Donostian egiteko joera dute» «Ez zait iruditzen gaiari behar adinako garrantzia ematen zaionik»
Beste aldetik, elkartearen bidez herriarekin izan dudan harremana asko baloratzen dut, eta oso garrantzitsua izan da niretzat ere. Lehendakaria izan nintzen, eta hor ikasi nuen badirela merkatariak herriaren alde lan egiten; ez bakarrik gure negozioak bultzatzeko, herria hor dago, eta merkatarientzat herriaren alde lan egitea oso garrantzitsua da. Merkatarien elkartean soilik ez. Pasaiako Udalak sustatutako Euskararen Plan Estrategikoan ere partaide izan zara, zure dendan euskarari tokia eginez eta bultzada emanez. Bai, hala da. Esperientzia zaila izan da, baina era berean oso-oso polita. Bezeroen artean nolako harrera izan dute euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko liburutegi eta udalarekin elkarlanean egin dituzuen kanpainek? Nik uste dut ideia oso ona dela, eta balorazioa oso ona da. Jendeari bultzada hori emateko oso gauza politak egin dira, eta nik uste dut jendeak erantzun egin duela. Euskal literatura zer moduz saltzen zen Leman? Egia esan, gutxi. Aspaldi honetan gorakada bat izan da salmentetan. Hala ere, hemen gehien saltzen zirenak izaten ziren ikasleei ikastetxeetan eskatutako liburuak.

«Trintxerpe beti izan da oso herri bizia, lehen eta orain»

Ramon Illaregi, lema

Euskadi etorbidean zuen paper denda Illarregik, Trintxerpeko kale nagusian.

Trintxerpetarra zara, eta Trintxerpen bizi eta lan egiten duzu. Bai, bai… hemen jaio, eta hemen bizi. Trintxerpe urte gutxiren bueltan asko aldatu den herria da. Portuaren aktibitatearen gainbeherak eragin handia izan du inguruan. Zuk nola ikusten duzu herriaren azken urteotako bilakaera? Trintxerpe beti izan da oso herri bizia, lehen eta orain. Festak direla, kaldereroak orain, inauteriak, gero Musikaz Blai… Nik, txikitatik, beti ikusi izan dut hemen saltsa handia, eta hori, gaur egun ere mantentzen da. Ezagutzen dut jende asko kanpotik hona bizitzera etorritakoa, eta harrituta geratu dena hemen dagoen bizitza sozialarekin. Garai batean, herria ezagutzen ez zuenarentzat, Trintxerpek leku beldurgarria ematen zuen, baina jendeak sorpresa handia hartu ohi du hemen dagoen giroa ezagutzean. Hori aldeko, eta kontrako, zer beharko luke gaur egun Trintxerpek? Beharrak ez dira txikiak. Falta zaigu hor pareko hori behingoz konpontzea [Kaiko Herrera seinalatuz]. Eta auzi horren konponbidera begira, zu, baikorra zara? Gertu ikusten duzu hainbestetan agindutako badiaren biziberritzearen hasiera? [Hasperena] Nik txikitatik entzun dut zonaldea aldatuko dela, hor bat eta beste egingo dutela,  eta polita geratuko dela. 53 urte ditut, eta horrek berdin-berdin jarraitzen du. Etsigarria da? Bai, erabat. Batez ere kontuan hartuta zenbat lan egin den herrian, herritarren artean, irtenbide eske, eta kasu zipitzik ez.
«Jendeak sorpresa handia hartu ohi du hemen dagoen giroa  ezagutzean» «Hemen ez da ezer konpontzen… Borrokatzen jarraitu behar» «Ni, beti, baikorra izan naiz, baina egia esan, oso kezkatuta nago»
Alde batetik portua, eta bestetik udala, udala eta portua, portua eta udala… bata eta bestea, baina hemen ez da ezer konpontzen eta ez da ezer egiten. Borrokatzen jarraitu behar. Gaztea zara oraindik erretiroa hartzeko. Aurrerantzean zer? Trintxerpen jarraituko duzu? Dendan denetatik entzun behar izan dut, ez pentsa! Bada jendea esan didana zorioneko naizela erretiroa hartuko nuela pentsatuz. Baina ez, orain lana bilatzera. Hemengo azken lanak bukatu bitartean, curriculumak-eta bidaltzen ari naiz, ea zer ateratzen den. Eta espektatiba zehatzen bat baduzu? Ez, egia esanda, nire adinarekin, eta nire egoeran, ateratzen dena. Lan bat behar dut bai ala bai. Ni beti baikorra izan naiz, baina egia esan, oso kezkatuta nago. Hau gogorra izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.