"Legea guztiontzat berdina" dela dion diskurtsoa entzuten nekatuta dagoen herritar talde batek antolatu du elkarretaratzea.
Elkarretaratze zaratatsua egingo dute bihar Niessen sarreran.
Elkarretaratze zaratatsura deitu du bihar herritar talde batek. Ustelkeria salatzea dute helburu. “Legea guztiontzat berdina” dela dion diskurtsoarekin nekatuta dauden herritarrak direla azaldu dute: “min ematen digu behin eta berriz entzutea epaile entzutetsuak, sistemaren politikoak, abokatuak, komunikabideak… lotsarik gabe esaten legearen aurrean denak berdinak garela”.
Pribilegioak, injustizia, errepresioa eta ustelkeria txanpon beraren aurpegia direla salatu dute eta egungo sistema politikoak urgentziaz “demokrazia gehiago eta kalitate hobeagoakoa” behar duela gaineratu dute. Horren harira, herritar guztiak deitu dituzte bat egitera elkarretaratzearekin, “soinua egiten duen zer edozer ekarri, entzungo gaituzte eta”.