18:00etan hasiko da sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza Kaleko Amulleta elkartetik abiatuta.
Sardinaren ehorzketa
Ereintzak antolatzen duen Azeri Dantzak eman zion hasiera inauteriei, eta amaitu ere Ereintzak egingo ditu sardinaren ehorzketarekin. Gaur izango da hori. 18:00etan hasiko da sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza Kaleko Amulleta elkartetik abiatuta. Martin Etxeberria kalean kokatutako Ereintza elkartearen egoitzaraino joango dira, eta bertatik irtengo da sardinaren hileta segizioa 19:30ean.
Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak eta Amulleta Danbor Kofradiak lagunduko dute segizioa. Bittor Idiazabal, alaberga, Biteri kalea, eta Foru Plaza igarota, Herriko Plazara joko dute. Ondoren bertsoak abestu, eta azken agurra emango diote sardinari, Panierreko zubitik behera Oiartzun ibaira botatzeko. Ereintzak herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.