Sumelec enpresak babestuko du mutilen trainerua, eta Iberdrolak emakumeena.
Babesleekin lortutako hitzarmenak harrobiko lana egonkortzeko baliatuko ditu Koxtapek.
Sumelec izango da aurrerantzean Errekaren babeslea, eta emakumeen trainerua, aldiz Iberdrolak babestuko du.
Arraun klubeko zuzendaritza taldea “oso gustura” agertu da bi enpresekin lortutako hitzarmenenegatik, arraun taldeak aspalditik jarraitzen ari den helburuari egonkortasuna emango diotelako.
Nabarmendu dutenez , orain arte bezala, etorkizunean baita ere “harrobia zaintzea” da taldearen “motor nagusia” .