Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxoaren 8a, aldarrikapen klabean

Martxoaren 8ari begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egitarau zabala eta aberatsa osatu dute Errenteria-Oreretan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/01
Martxoaren 8rako prestatu duten egitarau zabala aurkezteko agerraldia egin dute gaur.

Martxoaren 8rako prestatu duten egitarau zabala aurkezteko agerraldia egin dute gaur.

Martxoaren 8ari begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egitarau zabala eta aberatsa osatu dute Errenteria-Oreretan. Auzoetako emakumeek, herriko talde feministek eta Berdintasun Kontseiluak antolatu dituztenekin osatu dute egitarau hori, eta gaur bertan abiatuko dute Alardearen seme-alabak zine forumarekin. Xenpelar Etxeak hartuko du 18:00etatik aurrera. Egitaraua aurkezteko agerraldia egin dute gaur udaletxean Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak eta talde feministetako zein emakumeen taldeetako ordezkariek. Talde handia izan da lanean egitaraua osatzeko garaian, eta talde handia bildu da gaurko agerraldian ere horren berri emateko. Aldarrikapen klabean helduko dira  Emakumeen Nazioarteko Egunera, Lopez Etxezarretak nabarmendu duenez, “oraindik ere eskubide eta egoera berean ez gaudelako gizon eta emakumeak, eta errebindikazioa beharrezkoa delako”. Horren harira eta berdintasuna zein emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin, gaurtik eta apirilaren 12ra bitartean ekintza sorta proposatu dute: hitzaldiak, zinea, erakusketak, antzerkia… Egitarauaren barruko hainbat ekintza nabarmendu ditu gainera, Lopez Etxezarretak. Horietako bat da hilaren 7an Xenpelar Etxean zabalduko duten Gogoratzen nauzuenetan ipuin ilustratuen erakusketa. Irunen TASek Txingudi Antisexistak antolatutako Asun Casasola ipuin lehiaketara aurkeztutako ipuin laburren aukeraketa egin eta horietako hamahirurekin osatu zuten liburua joan den urte amaieran. Bertan bildutako ilustrazioak, horien bozetoak, eta ilustratzaileei egindako elkarrizketekin osatu dute erakusketa orain. Ikastetxeekin lanketa berezia egingo dute, eta horretarako biltzen diren hainbat ipuin landuko dituzte, ondoren erakusketa bisitatu eta ekarpenak egiteko. Mariasun Landa Sariak Mariasun Landa Sariei ere egin die aipamena Lopez Etxezarretak. Hilaren 11:00n egingo dute banaketa. lehiaketa horren helburua Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egindako ekarpena balioan jartzea da. Aurten Oihulari Klown antzerki taldeko  Virginia Imazek gidatuko du ekitaldi hori. Emakumeen Zine Emanaldia da hutsik egiten ez duen beste klasiko bat. Aurten ere antolatu du Amalatz talde feministak. Gazteei zuzendutako ekintzak ere izango direla gaineratu du zinegotziak. Horretarako egitarau zabala prestatu du Kolpe Moreak taldeak. Eli Etxenagusia taldekideak azaldu duenez, hitzaldiak, tailerrak eta afari feminista ere antolatu dute. Tailerrak, ostiral honetan egingo dituzte: emakume gazteei begirako sexualitatearen gainekoa izango da bata; eta bestea, mutilei begirakoa maskulinitatearen gainekoa. Biak 18:30ean gaztetxean.. Neska gazteei begirako rap feminista saioa ere iragarri dute, Gabierrotako gaztelekuan Furiaren eskutik. Martxoaren 8ko jaialdia ere ez da faltako aurten. Galtzarabordako kiroldegiak hartuko du eta hamalau emakume taldek hartuko dute parte bertan. Hura amaituta berriz, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa izango da. Galtzarabordako kiroldegitik abiatuko da 19:30ean. Beste herrialdetako emakumeen errealitatea ezagutzeko aukera emango du bestalde egitarauak. Izan ere, Afganistango emakumeen argazki erakusketa zabalduko dute Niessen Merkatalgunean Euskal Fondoaren eskutik. 40 argazkiz osatu dute erakusketa hori. Eta berritasunik ere bada. Lehen urratsak egiten hasiko da Amatasunetik Sareak Eraikitzen iniziatiba, ama izatea eta feminismoa uztartu nahi dituen proiektuak. Hilaren 7an, 14an eta 28an saioak egingo dituzte Merkatuzarren. Bertako kidea den  Nagore Perezek azaldu duenez, “gure oinarriak feminismoa eta haurren ongizatea izanik, amen sarea sortu nahi dugu”. Egitarua
  • Gaur, asteazkena: Zine Foruma, Alardearen seme-alabak. 18:00etan Xenpelar Etxean.
  • Bihar, osteguna: Hitzaldia eta dokumentala, Zapatismoaren ekarpenak borroka feministari. 18:30etan Xenpelar Etxean. Hizlaria, Cecilia Vera; Emakumeen XIII. Zine Emanaldiaren barruan Sufragistas filma, Niessen aretoan 18:00etan. Sarrerak, 2 euro.
  • Etzi, ostirala: Emakumea eta sexualitatea taillerra eta Maskulinitateak tailerra gaztetxean 18:30ean.
  • Hilaren 7tik-30era: Gogoratzen nauzuenetan ipuin ilustratuen erakusketa Xenpelar Etxean astelehenetik-larunbatera 17:00-19:00etara Parean Elkarteak antolatuta. Hilaren 10ean liburuaren aurkezpen musikatua egingo dute 18:30ean Xenpelar Etxean.
  • Hilak 8, asteazkena: Emakumeak kultura ezberdinetan jaialdia, 17:30ean Galtzarabordako kiroldegian; Ipuin kontaketa, Mundu osoko ipuinak, 17:30ean Bizarain Ikastolako liburutegian; Interes gunea eta Itsu-itsuan, poesia eta poetak Gloria Fuertesen omenez helduen liburutegian; Interes gunea, Emakume ilustratzaileak, haur liburutegian; Manifestazioa Galtzarabordako kiroldegitik abiatuta 19:30ean.
  • Hilaren 9an, osteguna:  Carol filma. Niessen aretoan 18:00etan. Sarrerak, 2 euro.
  • Hilak 9, osteguna: Hitzaldi tailerra, Ni ez naiz feminista ala bai? Formatzailea Ianire Estebanez, 18:00etan Xenpelar Etxean.
  • Hilak 11, larunbata: VII Mariasun Landa Sarien banaketa, 12:00etan Xenpelar Etxean.
  • Hilak 12, igandea: Una casa de muñecas antzezlana, 18:00etan Niessen aretoan. Sarreak, 6 euro.
  • Hilaren 16an, osteguna:  Tomboy filma Niessen aretoan 18:00etan. Sarrerak, 2 euro.
  • Hilak 22, asteazkena: Neska gazteentzako rap feminista, 18:00etan Gabierrotako gaztelekuan.
  • Hilaren 23a, osteguna: La modista filma Niessen aretoan 18:00etan. Sarrerak, 2 euro.
  • Hilak 24, ostirala: Afari feminista eta kantaldia 21:00etan Landaren.
  • Hilak 30,  osteguna: Bilduma udal aldizkariaren 28. zenbakiaren aurkezpena. 19:00etan pleno aretoan.
  • Hilaren 7an, 14an eta 28an: Amatasunetik Sareak Eraikitzen, 18:00etan Merkatuzarren.
  • Hilaren 17tik, apirilaren 12ra: Afganistango emakumeak argazki erakusketa, Niessen merkatalgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.