Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Udalari azaldu dizkio bere proposamenak Lezon Ondo Ai Geak

Lezon Ondo Ai Geak hiru proposamen zehatz helarazi dizkio Hirigintza zinegotziari, alkatearekin hitzartu arren bilera. Erantzunaren zain gelditu dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2017/03/01
lezon ondo ai gea

Taldeko hiru kide, Andreone ondoko konposta gunean.

Alkatearekin ez, baina Hirigintza zinegotziarekin bai. Azkenean Lezon Ondo Ai Geak zuzenean helarazi dizkio Lezoko Udalari hondakinen bilketa hobetzeko dauzkaten proposamenak, hiru zehazki. Hala ere, ez daude ados udalak izandako jarrerarekin: atzorako (otsailak 28) egin zuten hitzordua alkatearekin, baina bertara azaldu, eta ez zegoen alkatea, Jose Angel Sanchez Hirigintza zinegotzia baizik. Aurrez aurre aurkeztu zizkioten Sanchezi proposamenak (udalean erregistratuta daude). Hautetsiak horien gaineko inolako konpromisorik ez zuela hartuko esan zien Lezon Ondo Ai Geakoei, baina hori bai, hitz egindakoa gobernu batzordeko kideei helaraziko ziela, eta erantzuna jasoko zutela. Udalari egin dioten laugarren eskaera hori da: ahalik eta azkarren erantzun diezaietela. Azken asteetan behin baino gehiagotan saiatu dira taldekoak udalarekin hitz egiten, eta lezoarren taldeak aipatu duenez, udalak ez du haiekin bildu nahi izan, “ez zaigu errespetuzkoa iruditzen gure taldearekin egin dutena”; hori ere aurrez aurre esan zioten Sanchezi atzo. Hortaz, gobernu taldearekin hitz egin ondoren, erantzuna ahalik eta azkarren emateko eskatu zioten Lezon Ondo Ai Geako kideek zinegotziari. Horrez gain, bilera erronda abiatuko dutela jakinarazi dute taldeko kideek, eta Lezo Garbiarekin nahiz EH Bildurekin biltzekoak direla. Proposamenak Udalari hitzez eta erregistro bidez helarazitako proposamenak hiru dira hondakinen bereizketari dagozkionak; horren barruan eskaera bat dago: proposamenei 15 eguneko epean erantzutea. Horien xedea da, Altamiran bost edukiontziko sistema ematen ari den emaitzen arabera —”errefusaren kopurua bost aldiz hazi da”—, kaskoan sistema hori ezartzen denean hainbat hobekuntza egitea, “Altamirako datuekin bost edukiontzien sistema herri osora hedatzen den unetik Lezoko herriak birziklagarriak diren tona askoz gehiago eramango ditu zabortegira”. Hori ekidin nahi dute, elkarlanaren bidetik. Hala ere, ideia bat garbi azaldu dute: “Bosgarren edukiontziaren alde apustu egitea akatsa da”. Lau proposamenak, honakoak dira:
  • Errefusaren eta organikoaren edukiontzien kontrola udalak bere gain hartzea, herritarrek bi frakzio horiek egoki bereizteko neurriak jarriz. Horretarako, besteak beste, hala nahi duten lezoarrei zintzilikarioen sistema erabiltzeko aukera ematea proposatzen dute organikoaren eta errefusaren kasuan.
  • Hurrengo bi urteetan Lezoko etxeetako materia organikoaren %25 birziklatzea, besteak beste, zortzi auzokonposta gune berri jarriz, eta horien eta daudenen jarraipena eginez.
  • Hondakinen batzordea sortzea, politikoak, herritarrak eta teknikoak bilduko lituzkeena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.