Nigeriako Edo zonalderako arropa bilketa egin du Errenteria-Oreretan Asociacion Unidad Africanos elkarteak.
Nigeriako Edo zonaldera bidaliko dituzte bildutakoak orain.
Nigeriako Edo zonalderako arropa bilketa egin du Errenteria-Oreretan Asociacion Unidad Africanos elkarteak. Haur zein helduentzako arropa biltzen aritu dira, baita jostailuak, oinetakoak eta motxilak ere. Eta erantzuna izan dute: guztira 500 kilo arropa biltzea lortu dute.
Bilketa amaituta berriz, herritarren parte hartzea eskertu nahi izan du elkarte antolatzaileak eta baita Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasun teknikariak emandako laguntza ere.
Bildutakoa, Nigeriara bidean jarriko dute orain. Itsasontziz bidaliko dute bertara eta hilabetearen erdialdean bideratu ahal izateko lanean ari da elkartea. Asmoa apirilerako bildutakoak Edon izatea da.