Allerru KEren gizonen talde nagusia Erregional Preferenteko bere multzoko lehen postua lortzeko bidea egiten ari da. Añorgak ez du amore ematen, ordea.

Allerruren gizonen talde nagusia gogor ari da borrokan lehen postua lortzeko.
Allerru Kirol Elkartearen talde nagusiak, gizonen Erregional Preferentekoak, gogor jarraitzen du maila horretako bere taldeko lehen postua eskuratzeko borrokan. Asteburuan 4-1 irabazita Deustori, Añorgarekin (lehena da, 51 punturekin daude berdinduta lezoarrak eta Añorga) lidergoa konpartitzen jarraitzen du.
Baina donostiarrak
lehenak dira oraindik sailkapenean gol aldeagatik. Gogoratu: Ohorezko Erregional Mailara zuzenean sailkapeneko lehena joango da; bigarrenak (egun postu hori du Allerruk), kanporaketa jokatu beharko du Erregional Preferenteko beste taldeko bigarrenarekin mailaz igo ahal izateko (egun bigarren multzo horretako bigarrena Urola da).
Bestalde, eskubaloiko Munttarperen gizonen taldea ere buru-belarri ari da mailaz igotzeko borrokan. Gipuzkoako Bigarren Mailako
bigarren postuan daude, lehenetik, Aloña Menditik, hiru puntura. Asteburuan errepasoa eman zion Munttarpek Corazonistas Bri (31-17). Liga bukatzeko bi partida falta dira: hurrengo partida Aloña Mendiren etxean dute lezoarrek, lehen postura asko hurbiltzeko lehia erabakiorra zinez.
Gainerakoan, honakoak dira Lezoko kirol talde nagusien emaitza guztiak
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Allerru-Deusto Donostia 4-1
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
- Orereta Kafea-Allerru 2-7
Emakumeen Erregionala, Kopa
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Corazonistas B 31-17
Emakumeen Euskal Liga
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Jaixki AFT-Lauburu Aldiz 2-7
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Trikuharri-Gaintxu AFT 3-6
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Gros Xake Easo-Kurkubi SBT 63-81