Parekidetasuna lortzeko sentsibilizazio ekintzetatik harago joan behar duela Lezoko Udalak esan du Jose Angel Sanchez PSE-EEko bozeramaileak.
Emakumeen lana aitortu eta ikusgarri egiteko lan egingo duela esan du PSE-EEk.
Emakumeek jokatzen duten papera aitortu eta ikusgarri egiteko lan egingo duela esan du Jose Angel Sanchez, PSE-EEko bozeramaileak. Parekidetasuna lortzeko sentsibilizazio ekintzetatik harago joan behar duela Lezoko Udalak esan du: “Anbizio handiagoa izan behar du eta genero ikuspegia txertatu politika, programa eta parte hartze prozesuetan. Eta alderdi sozialistak indar berezia jarriko du hala izateko”.
Horren harira, aurtengo aurrekontuan berdintasun teknikari lanpostua sortzeko diru zatia bideratzea eskatu zuela PSE-EEk gaineratu du, eta epe laburrean lehiaketara ateratzea espero duela, “gainontzeko alderdi politikoek babestu zuten”. Postu hori sortuta, berdintasun plana izango duela “azkenik” udalak erantsi du Sanchezek, “sentsibilizazio eta formazio ekintzak antolatzeko aukera izango du, halaber”.