Herriko plazan egin dute argazkia herri galdeketa babesteko bildu diren hamarnaka jubilatuek.
Jubilatuek ere bat egin dute martxoaren 19rako Demoarsok deitu duen herri galdeketarekin.
Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau herrietan egingo duen herri galdeketarako hamahiru egun baino ez dira falta. Herritar ugari ari dira bat egiten galdeketa horrekin, gazteak, elkarte gastronomikoak, auzoak, sindikatuak… eta gaur Errenteria-Oreretako jubilatuen babesa jaso du iniziatibak. Herriko plazan egin dute argazkia herri galdeketa babesteko bildu diren hamarnaka jubilatuek.