Martxoaren 8aren testuinguruan, emakume errefuxiatuen gaineko hitzaldia antolatu dute.
Maryam Fathi, errefuxiatua eta Iraneko emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile kurdua.
Emakume errefuxiatuen gaineko hitzaldia antolatu du gaurko Pasaiako Udalak martxoaren 8aren egitarauaren barruan. 18:00etan izango da, Trintxerpeko liburutegian,
Emakume errefuxiatuak Europarantz: bide bihurri eta arriskutsuetatik zehar izenburupean.
Hitzaldian bi hizlarik parte hartuko dute: Trinidad L.Vicente, Deustuko Unibertsitateko Giza eta gizarte-zientzien Fakultateko Giza eskubideen Institutuko irakaslea, eta Maryam Fathi, Iraneko emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile kurdua eta errefuxiatu europarra.
Heriotza eta espetxe zigorraren arriskutik ihesi iritsi zen Maryam Fathi Europara. Gaur egun Bilbon bizi da. Erizain laguntzailea da eta kurduen aldeko ekimen ugaritan parte hartzen du.
Ipuinak eta zinea
Hitzaldiaz gain, gaur, beste bi jarduera iragarrita daude martxoaren 8aren testuinguruan. Donibaneko liburutegian Maider Galartzak
Printzesak kontu kontari ipuin saioa gidatuko du 5 urtetik gorako haurrentzako. 17:30ean hasiko da emanaldia eta 18:15era bitartean iraungo du.
Antxon, azkenik, zineforuma antolatu du gaurko Bekoz Bekok.
Emea eta anitza izenburupean emakumea protagonista duten film laburrak proiektutako dituzte kultur etxean, 18:00etatik aurrera.
Datozen egunotan
egitarau oparoa dago aukeran martxoaren 8aren ospakizunaren bueltan.