Cecilia Santiago Vera, Chiapaseko giza eskubideen aldeko aktibistak hartuko du parte hitzaldian.
Ocosingo, Chiapas. 2012 Abenduan egindako argazkia.
ARGAZKIA: Moysés Zúñiga Santiago.
Zapatismoaren ekarpenak borroka feministari dokumental emanaldia eta hitzaldia antolatu dituzte bihar 18:30etik aurrera Xenpelar Etxean. Cecilia Santiago Vera, Chiapaseko giza eskubideen aldeko aktibistak hartuko du parte hitzaldian. Santiago Vera, Lumaltik Herriak taldeko kidea eta psikologoa da eta bortizkeria pairatu duten komunitate indigenak laguntzen aritu da. Chiapaseko emakume indigenen egoeraren gainean hitz egingo du, zehazki, emakumeek zapatismoaren barruan egin dituzten borrokei buruz.
“Emakume zapatistak nekazariak eta sortzaileak dira. Eskulan ederrak ehuntzen dituzte, eta horrelakoa da beraien eguneroko borroka, benetan ederra”, esan dute antolatzaileek.
Biharko emanaldi eta hitzaldia martxoaren8aren programaren barruan txertatuta dago.