Goizez eta arratsaldez, egunero zabalik izango du Biteri kaleko 27 zenbakian (Valens) duen egoitza eta galdeketa egunean bozkalekuetako bat izango dena.
Gaurtik hasita egunero bozkatzeko aukera izango dute egunean bertan ezingo duten herritarrek Biteri 27an Gure Esku Dagok duen lokalean.
Martxoaren 19ko herri galdeketari begira lanean jarraitzen du Demoarsok. Egunean bertan bozkatzeko aukera izango ez duten herritarrei begira, aurretik bozkatzeko aukera gaur zabalduko du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago Iniziatibak. Horretarako goizez eta arratsaldez, egunero zabalik izango du Biteri kaleko 27 zenbakian (Valens) duen egoitza eta galdeketa egunean bozkalekuetako bat izango dena.
Aurretik bozkatu nahi duten herritarrek, egunero, gaurtik hasi eta hilaren 17ra arte izango dute Biteri kaleko lokalera joan eta bozkatzeko, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.