kulturarekin lotutako hamaika talde eta norbanakok jarriko dute alea herri galdeketari begira larunbatean egingo duten ekitaldian.
Kultur ekitaldia aurkezteko agerraldia egin zuten joan den larunbatean.
Martxoaren 19ari begira Lezoko kiroldegian ekitaldi “berezia” egingo dute larunbatean. 19:30etik hasita egingo dute ekitaldia eta bertan Lezoko musikarien, idazleen, dantzarien… kultura arloko 50 lagun baino gehiagoren parte hartzea izango da. Joan den asteburuan aurkeztu zuten ekitaldi hori,baina parte hartzaileak zehaztu gabe.
Dagoeneko zehaztu dute, eta aurreratu bezala, kulturarekin lotutako hamaika talde eta norbanakok jarriko dute alea herri galdeketari begira antolatutako ekitaldian. Txalapartariak, musikariak, bertsolarien ongi etorria, dantzarien agurra bandarekin, Joxe Juan Ugalde, Murixkako dantzariak, Urtzi Urkizu, Orratx Antzerki Taldea, Jaixkipe Txaranga, Aritz Salamanca eta Garazi Lekuona dantzariak, , Asier Sarasola, Iñaki Labaka abeslaria, Zabarre eta Oroitzene erraldoiak dultzaineroekin, , Lezoko koroak, Lezoko Dantzazaleak eta danborrada.
Ekitaldia doakoa da eta Lezoko Gure Esku Dagok herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.