Aldundiak deituta alkateordetzan Portuko Plan Bereziaren gaineko foroa egin bitartean, Herrera Herrirak antolatuta elkarretaratzea izan zen atzo.
Herrera Herrira herri plataformak deituta, hamarnaka herritar bilduz zen atzo Trintxerpen, kaiko Herrera herritarrentzat behar duela beste behin aldarrikatzeko.
Aldundiak antolatuta, Portuko Plan Bereziaren gaineko foro bat egin zuten atzo Trintxerpeko alkateordetzan, plan berriak ekarriko dituenak jakinarazteko.
Herrera Herrirak uko egin zion parte hartzeari, halako foroek “xantaia legitimatzea beste helbururik ez” dutela argudiatuta.
Ez zuten parte hartu, baina han izan ziren, pankarta eskuan, agintariak alkateordetzara igotzen ziren bitartean, azken urteetako aldarri bera erakusgai:
Herrera Herrira Orain.