Erantzun zabala izan dute Pasaian martxoaren 8aren harira antolatutako mobilizazioek.
Antxoko elkarretaratzea, azken urteetako jendetsuena.
Erantzun zabala izan du aurten martxoaren 8ak Pasaian. Trintxerpen eta Antxon izan ziren atzo mobilizazioak, erantzun jendetsuarekin.
Eguerdian mundu osoan egin zen ordu erdiko lanuztearekin bat egin zuten Antxon, Bekoz Bekok deituta, eta arratsaldean berriz, elkarretaratze bana izan zen Trintxerpen eta Antxon, mugimendu feministak antolatuta.
Antxoko elkarretaratzea bukatuta, askok Oreretarako bidea hartu zuten,
arratsean izan zen eskualdeko manifestazioarekin bat egiteko.
Borroka feministak lortutakoak ospatu eta parekidetasunera bidean lortzeko daudenak aldarrikatzeko eguna izan zen atzokoa.
Martxoaren 8aren harira antolatutakok, hala ere, ez dira oraindik bukatu. Pasaiako agendan, oraindik badira ekitaldi oso interesgarriak,
egitarauan kontsulta ditzakezunak.
Harremantxoren irakurketa