Abesbatza 38 ahots mistok osatzen dute eta Aiton Biain Bidarte zuzendaritzapean arituko dira Eli Mendiaraz pianistak lagunduta.
Maria Magdalenaren Lagunak elkarteko kideak agerraldian.
Oñatiko Ganbara Abesbatzak emanaldia egingo du Madalena Ermitan. Abesbatza 38 ahots mistok osatzen dute eta Aiton Biain Bidarte zuzendaritzapean arituko dira Eli Mendiaraz pianistak lagunduta. Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteko Jose Luis Insaustik honakoa “gorrian markatutako” kontzertua dela esan du “abesbatzak duen kalitate eta gorentasunagatik”.
Hainbat jaialdi eta lehiaketetan hartu du parte abesbatzak 1994an sortu zenetik, eta besteak beste, Espainiako Estatuko abesbatzen lehiaketan lehengo saria eskuratu zuen iazko urrian Burgosen. Hurrengo hitzordua berriz, Frantzian izango du, maiatzean Toursen egingo duten Abesbatzen Nazioarteko txapelketan. bertara eramango dituen abestietako batzuk entzuteko aukera izango da larunbatean 20:00etatik aurrera ermitan egingo duten kontzertuan.