Proba horrekin zabalduko dute opena, igandean OTXEk Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak antolatu duen lasterketarekin.
Euskadiko MTB Openaren brruko San Marko Errenteriako Sariaren aurkezpena.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, lurraldeetako federazioek eta klubek antolatutako Euskadi MTB Openaren barruan, San Marko Errenteriako saria egingo dute lehenengoz Errenteria-Oreretan. Proba horrekin zabalduko dute opena, igandean OTXEk Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak antolatu duen lasterketarekin. San Marko gotorlekuan prestatu du lasterketa OTXEk 11:00etan hasita.
Kategoria guztiek ordu berean izango dute irteera, bi minutuko aldearekin. 23z azpiko Elite Mailako txirrindulariek 5 itzuli egin beharko dituzte; Master 40 kategoriako Junior Gazteek, hiru itzuli; Master 30 kategoriakoak, lau itzuli; eta Kadete kategoriakoek, bi itzuli.
Esfortzu berezia egiten ari direla txikienek ere parte hartu ahal izateko esan du OTXEk, eta 10-14 urte bitarteko haurrei begira ibilbide berezia prestatu du. Horrenbetez, kimuak eta haurrak 11:00 izango dute irteera. Lizentzia eduki edo ez, egunean bertan izango dute azken horiek izena emateko aukera eta eguneko asegurua egingo zaie ez federatuei. OTXEko arduradunek zehaztu dutenez, helburua “txikienek mendiko bizikletarekin lehen kontaktua edukitzea da, eta horretarako, neurrira egindako ibilbidea izango dute”.