Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Udal musika eta dantza eskola herritar ororen eskura

Hobari sistema aurrerakoia abiatu du udalak, errenta baxuenak dituzten familiak ere Errenteria Musikaleko eskolan aritzeko aukera izan dezaten.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/09
Datorren ikasturterako Errenteria Musikalen matrikulazio kanpaina berritasunez beteta dator.

Datorren ikasturterako Errenteria Musikalen matrikulazio kanpaina berritasunez beteta dator.

Datorren ikasturteko Errenteria Musikalen, Udal Musika eta Dantza eskolaren matrikulazio kanpaina aurkeztu du gaur Garazi Lopez Etxezarreta Errenteria Musikal Patronatuko zinegotzi arduradunak. Berritasun ugarirekin dator, datorren astelehenean (hilak 13) abiatuko duten matrikulazioa. Garrantzitsuena, ordenantza fiskaletan egindako aldaketen ondorioz joan den hileko plenoak onartu zuen hobari sistema da: “Hobari politika garrantzitsua” jarri duela martxan udalak nabarmendu du Lopez Etxezarretak, “helburua, errenta baxuenak dituzten familiak musika eta dantza eskolara ekartzea da, eta horretarako hobari sistema aurrerakoi bat egin dugu”. Errenta ez da oztopo izango beraz, instrumentuak edo dantza ikasi nahi duten herritarrentzat, doakoa izango dutelako oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen duten familiek. Musika eta dantza eskola batean nahitaezkoak direla hainbat instrumentu nabarmendu du bestalde, eta horiek sustatzeko, instrumentu horiek ikasteko matrikulazioa doakoa izango da: “Bere momentuan gure eskolan aztertu zen zer nolako instrumentu ikasten zuen jendeak eta horrek zein aukera ematen zituen taldeetan aritzeko. Azterketa horretatik ondorioztatu genuen bazirela indartu behar ziren instrumentu batzuk”. Kontrabaxua, baxu elektrikoa, tuba eta bonbardinoa dira zehazki sustatu nahi dituzten instrumentuak, eta 18 urtetik beherako ikasleek %100eko hobaria izango dute horien ikasketarako. Hobari hori instrumentu horien ikasketen lehen hiru ikasturte akademikoetan izango dute. Matrikulazio kanpainan ere aldaketak Bi matrikula mota izango dira. Ikasle berriena, eta dagoeneko Errenteria Musikalen ikasle direnena. Ikasle berrien kasuan hilaren 13tik 24ra bitarte egin beharko dute plaza eskaera. Orain arte ez zen egiten, baina ezinbesteko urratsa izango da datorren ikasturtean musika eta dantza eskolan aritu nahi dutenentzat.Plaza eskaera eginda, egutegia osatuko dute Errenteria Musikalen, eta matrikula formalizatu beharko dute ikasle berriek maiatzaren 22tik ekainaren 2ra arte. Dagoeneko ikasle direnek, berriz, orain arte ez zuten matrikulazio formalik egiten, automatikoki berritzen zen, kontrakorik jakinarazten ez bazuten. Aurten ez da hala izango, eta espresuki joan beharko dute matrikula berritzera Errenteria Musikalera. Ikasle bakoitzak orri bat jasoko du bere ordutegiarekin, eta hori jasota,  maiatzaren 2tik 12ra bitartean matrikula egin beharko du. Online egiteko aukera ere izango dute, behin orria jasotzen dutenean.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.