Anonimotasunean bere jarduna aurrera eramaten ikasten duen emakume bertsolari baten gorabeherak bildu ditu narrazioan Legorburuk.
Legorburu Erroxape Narrazio Lehiaketan lortutako sariarekin.
Sariak jasotzen jarraitzen du Iñigo Legorburu errenteriarrak. Larunbatean Mariasun Landa Sarietan
Emakumezkoei begiradarik onena saria jaso zuen Legorburuk
Kontxi Urkijo, esperantzaren mezularia idazlanarengatik. Aurreko ostegunean berriz, Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako narrazio lehiaketa irabazi zuen
Gerra bateko guda lanarekin. Anonimotasunean bere jarduna aurrera eramaten ikasten duen emakume bertsolari baten gorabeherak bildu ditu narrazioan Legorburuk. 250 euroko saria eta oroigarria jaso ditu errenteriarrak.
21 lan aurkeztu zituzten lehiaketa horretara.
Barakaldoko maitasun gutunen
Bihotzaren hitzak lehiaketan ere lortu du lehen akzesita Legorburuk, bestalde,
Maitasun dislexikoa lanarekin. Wall Streeteko bi gizon brokerren arteko maitasun istorioa kontatu du bertan.