Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Juul eta Nora guztiak gogoan

Otsailaz geroztik Kiva ikastolak dira Orereta, Haurtzaro eta Pasaia-Lezo Lizeoa; eskola jazarpenari aurre egiteko programa da Kiva, batez ere prebentziorako tekniketan berritzailea

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/03/13
juul, bullying

Eskola jazarpenaren gaineko ipuin baten pertsonaia da Juul; Gregie Maeyer da ipuinaren egilea eta ilustrazioa Koen Vanmechelen-a da.

“Juulek kizkurrak zituen. Kizkur gorriak. Kobrezko hariak. Eta horrela garrasi egiten zioten beste haurrek: Kobrezko hari! Kaka duzu buruan! Kaka gorria! Horregatik Juulek, guraizeak hartu eta kizkurrak moztu zituen, banan-banan….”. Juul ipuin bateko pertsonaia da eta haur bat irudikatzen du, bullyinga jasaten duen haur bat. Ile kizkurra duenez denek iraintzen dute, eta ilea moztuko du. Burusoil gelditu ondoren, denek belarri handiak dituela esaten diote, eta belarriak moztuko ditu. Begiak, besoak, hankak… irain eta eraso artean, gorputz atal denak galduko ditu Juulek. Nora agertzen den arte, elkartasuna, laguntasuna, enpatia… eta bere salbazioa. Ziurrenik eskola jazarpenaren gainean sekula idatzi den ipuin gordinena da Juul. Gregie Maeyerrek idatzitakoa da eta Koen Vanmechelenen ilustrazio eskultorikoekin lagunduta dator, erreportaje hau irudikatzeko erabilitakoak adibide. Juul fikziozko pertsonaia da, baina ikerketek egiaztatu dutenez, nahi baino Juul gehiago dago ikasgeletan. Horregatik, eta errealitate gordin horri aurre egin asmoz, ikastoletan Kiva programa hasi berri dira lantzen.  Otsailaz geroztik Haurtzaro, Orereta, eta Pasaia-Lezo Lizeoa Kiva ikastolak dira. Zer da eskola jazarpena? Kiva ikerketan oinarritutako eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatua. Kivaren eraginkortasuna frogatuta dago. Aplikatu duten herrialde guztietan oso emaitza onak eman ditu, eta eraginkortasunari erreparatuta erabaki du Ikastolen Elkarteak haren aldeko apustua egitea. Gaia, hala ere, ez da erraza. Horregatik komeni da argitzea zer den zehazki eskola jazarpena. Babesgabe dagoen norbaiti etengabe min ematea da bullyinga, ikasle berari behin eta berriz jazarpena egitea eta nahita min ematea. Definizioan, beraz, badira hiru gako: nahita egin behar da, behin eta berriz, eta erasotzailearen aldean biktima, nolabait, egoera ahulagoan egon behar du. Eta garrantzitsua da definizioari erreparatzea, jazarpena eskoletan egon daitezkeen bestelako gatazkekin ez nahasteko. Horixe bera ohartarazi du Haurtzaroko zuzendari Sorkunde Lekuonak: «Orain ez dezagun pentsatu harremanetako gatazka guztiak jazarpenak direla». Gatazkak, gainera, eztabaidak edo desadostasunak bezala, iragankorrak izaten dira, eta hainbatetan, gatazkak konpontzeko baliagarriak. Indargunea, prebentzioa Orain baino lehen ikastetxe guztietan landu izan dira elkarbizitza hobetzeko programak, baina Kivak berritasun garrantzitsu bat ekarri du; prebentzioaren lanketa. Orereta Ikastolako zuzendari pedagogiko Egoitz Verdugok azaldu duenez, Kiva programak baditu bi arlo nagusi, «alde batetik interbentzioaren arloa, jazarpen egoeraren bat detektatzean prozedura batzuk ematen dituena», eta bestetik, prebentzioaren arloa, Verdugoren iritziz, garrantzitsuena. «Askotan baloreak lantzen ditugu, elkarbizitza proiektuak, baina orain arte eskola jazarpena ez dugu inoiz ere landu modu zuzenean», ohartarazi du. Lekuonak Kivak prebentzioari begira proposatzen dituenak nabarmendu ditu baita ere: «Gure ustez prebentzioa orokorrean landu behar dugu, Kivak hori ere badu, erabat planifikatua eta sistematizatua». Zentzu horretan, Kivak orain arte sekula erabili gabeko hainbat talde dinamika «oso interesgarri» jasotzen dituela iritzi dio Haurtzaroko zuzendariak. Norabide berean hitz egin du Kivaz Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasketa buru Marijo Erzibengoak: «Guk dugun tutoretza plana osatzeko egokia den programa izan daiteke, batez ere prebentzioan egiten den lanagatik». Ardura partekatua Kiva programaren beste ezaugarri garrantzitsua da taldeari ematen dion protagonismoa. Taldean erabakitzen da zer dagoen ondo eta zer ez; ez du irakasleak esaten. «Ikasleei ez diegu orain arte inoiz esan eskola jazarpen kasuak badaude, gure artean daude, eta ardura guztiona da», ohartarazi du Verdugok. «Arazoa ez da jazarria izan denaren eta jazarpena egiten duenaren artekoa, ez soilik beraiena behintzat». Izan ere, jazarpena ematen den kasuetan ikasle dezentek jakiten dute zer gertatzen ari den, eta erasotzailearen ekintzen lekukoak izan ohi dira. Batzuk erasotzailearen alde jartzen dira, eta beste hainbat biktimaren alde, baina ikasle gehienek ez dute jazarpen egoeretan parte hartzen; kanpoan geratzen dira, eta, hori eginda, jazarpena ontzat hartzen dute. Ardura taldearengan jarriz, errealitate horri buelta eman nahi dio Kivak. Bost urtez Kiva datozen bost urteetan jorratuko dute ikastoletan, oraingoz Lehen Hezkuntzako maila guztietan. Izan ere, ez da egitasmo puntual bat, «eskolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa» garatu duten programa bat baizik. Bigarren Hezkuntzarako unitate bat ere badu Kivak, baina programaren zati hori, Oreretako Ikastolako Egoiz Verdugok azaldu duenez, oraindik esperimentazio fasean dago. Oraingoz, beraz, Lehen Hezkuntzan baino ez dute praktikan jarriko. Haurtzaron, esaterako, astean bi saio egingo dituzte, Baloreen Saioetan txertatuak. Lekuonak zehaztu duenez, «Kivaren egileek ezarritako denboralizazioaren arabera, egokitzen den hori landuko dute ikasleekin».
Eskola jazarpenaren aurkako programa da Kiva, Finlandian sortutakoa Prebentzioan jartzen du indarra programak, eta ardura taldean jarri
Oreretan, ikasle talde guztiek hilabetean bi edo hiru saio erabiliko dituzte Kiva jarduerak egiteko, tutoretza planaren barruan: «Lanketa honek jazarpenaren prebentzioaren bide horretan guk aspaldidanik lantzen ditugun hainbat gai jasotzen ditu: adimen emozionala, baloreak, ardura, talde kohesioa…». Horiek guztiak aurrerantzean Kiva bitartez landuko dituztela azaldu du Verdugok. Lizeoan, Tutoretza Planaren barruan landuko dute Kiva baita ere, Marijo Erzibengoak zehaztu duenez, «aurtengo ikasturtean, hamabostero». Paisaiaren garrantzia Kiva ikastoletan jazarpenaren gaiak etengabe egon behar du presente, eta bide horretan «paisaiaren garrantzia» nabarmendu du Haurtzaroko zuzendariak. «Oso garrantzitsua da paisaia. Kivaren logoa presente dago pasilloetan, geletan, zaintza garaian txalekoak… Adierazgarriak ditugu gogorarazteko etengabe hau Kiva kastola bat dela». Horrez gain, ikasleek Kiva  proiektuari egingo dioten ekarpena idatziz jaso eta mezuak zintzilikatu dituztela kontatu du Lekuonak, baita Kiva Eguna ospatu zutela ere. Azkenik, Kivak abestia ere baduela kontatu du Lekuonak, eta abesti horren letra geletan jarria dagoela. «Horrek guztiak lagundu du harreman positiboen sintonian jartzen». Kiva taldeak
orgatxoa, juul, nora

Koen Vanmechelen ilustrazioa, Juul ipuinarena.

Indarra prebentzioan jartzen badu ere, Kiva programak eskola jazarpen kasuak antzematen direnerako jarduteko protokoloa jasotzen du baita ere. Honenbestez, eta beti ere Kivaren jarraibideei jarraituta, kasuak aztertzeko eta horien jarraipena egiteko  Kiva taldeak sortuko dituzte ikastoletan. Pasaia-Lezo Lizeoan, esaterako, «indar berezien talde bat» sortu dute izan litezkeen eskola-jazarpen kasuak aztertzeko. «Lizeoaren kasuan, eta kontuan izanik Lehen Hezkuntzarako programa dela, sei lagunek osatzen dugu Kiva taldea: Lehen Hezkuntzako 3 irakaslek, bertako orientatzaileak eta ikasketaburuak», esan du Erzibengoak. Taldeak zein funtzio izango dituen ere aurreratu du Lizeoko irakasleak: «Taldearen egitekoa, jazarria izan den ikaslearekin, eta jazartzaileak izan direnekin hitz egitea eta egoera hori etetea da. Baita batzuen zein besteen familiekin gertaeraz hitz egitea ere». Ikastolako langileek trebakuntza espezifiko bat jaso dute  egon daitezkeen kasuen kudeaketarako. Familiekin elkarlanean Eskola jazarpenari aurre egiteko programa denez, ikastolan landu behar da Kiva programa. Baina heziketarekin harremana duen guztiarekin gertatzen den antzera, garrantzitsua da oso etxeetan ere norabide berean lan egitea. Kivak, helburu horrekin, badu gurasoentzako gida bat (webgunean eskuragarri), eta ikastolek ere egin dituzte jada familiekin gaia lantzeko lehen urratsak. Haurtzaro Ikastolak aurkezpen saio bat egin zuen, guraso guztiekin, zikloka, eta ia 400 gurasok parte hartu zutela nabarmendu du Lekuonak. «Gaiak interesa piztu du eta oso ondo baloratu da aukera hau eskaintzea ikasleei». Orereta Ikastolak ere lehen aurkezpen bat egin du eta beste hainbat asmo dituzte esku artean, gaia Guraso Eskoletan txertatzea kasu. Izan ere, bullyingarena «ez da gai erraza». Horretan, denak bat datoz. Baina arazoa egon badago, eta aurre egitea komeni, beti ere tentuz, Lekuonak ohartarazi duenez: «Hemen dagoen elementua oso elementu sensiblea da, haurra», eta arriskuez ere ohartarazi du: «Gai honi ematen ari zaion dimentsioak, komunikabideetan eta, agian, gaizki ulertu batzuk ere sortzen ditu. Ez den hori ere horrela ikusteko arriskua dago. Baina hori esanda, argi dut aurre egin behar zaiola eta arazoa egotekotan interbentzioa egin behar dela». Izan ere, arazoa, egon bada.   Kiva programaren ikertzaileek zabaldutako datuen arabera, Lehen Hezkuntzako haurren %10 eta %20 artean eta Bigarren Hezkuntzako haurren %5 eta %10 artean sistematikoki jazarriak izaten dira. Datu horiek iraultzeko bidean lan egitea ezinbestekoa da, ikasgelatan gero eta Nora gehiago egon daitezen, eta Juul gehiagorik ez. Gaia lantzeko ipuinak
  • ‘Juul’. Egilea: Gregie de Maeyer. Ilustratzailea: Koen Vanmechelen. Argitaletxea: Lóguez. (Nafarroako Ikastolen Elkarteak euskaratua).
  • ‘Tximeleta belarriak’. Egilea: Luisa Aguilar. Ilustratzailea: André Neves. Argitaletxea:Kalandraka.
  • ‘Nasrudin’. Egilea: Odile Weulersse. Ilustratzailea: Rebecca Dautremer. Argitaletxea: Ibaizabal.
  • ‘Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi’. Egilea: Nunila Lopez Salamero. Ilustratzailea: Myriam Cameros. Itzulpena:  Itziar de Blas, Mikel Garmendia. Argitaletxea:Txalaparta.
  • ‘Mari Joseri zergatik deitzen diote Jose Mari?’. Egilea: Sece Calleja. Ilustratzailea: Cristina Losantos. Argitaletxea: Elkar.
  • ‘Lehenego txangoa’. Egilea: Fina Casalderrey. Ilustratzailea: Marina Seoane. Argitaletxea: Erein.
  • ‘Marixorren deskuidoa’. Egilea: Renada Mathieu. Ilustratzailea: Francesc Salvá. Argitaletxea: Erein.
  • ‘Arrosa eta leuna’. Egilea: Adela Turin. Ilustratzailea: Nella Bosnia. Itzulpena: Fernando Rey. Argitaletxeak: Pamiela eta Kalandraka.
  • ‘Enekoren soineko arrosa’. Egilea: Anne Finn. Ilustratzailea: Philippe Dupasquie. Argitaletxea: Alfaguara-Zubia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.