Harmailetan zaleen babesa dute beti arrosek. Argazkia: Ainhoa Bonifacio.
Lesioek min eman diote Donibane Eskubaloiari. Orain arteko baja kopurua txikia ez -11 jokalarirekin joan ziren Urdanetaren kontrako partidara- eta larunbateko neurketan beste bi jokalarik min hartu zuten: Ion Escribanok eta Luis Agirresarobek.
Hala eta guztiz ere, gol bakarreko aldeaz galdu zuten arrosek, partida oso lehiatuan. Etxekoek abiadura eta dinamismo handiz jokatu zuten, eta sanjuandarrek potentziaz eta sendo. Atsedenaldia iristean 12na berdinduta zeuden markagailuan.
Bigarren erdian ere lehia estua izan zen, bukaeraraino. Partida bukatzeko segundo bakar batzuen faltan etxekoek piboteari baloia helaraztea lortu eta berak lortu zuen garaipenaren gola.
Jokalariak eta golak:
Jose Gonzalez (6), Ion Ziganda (5), Haritz Perez (4), Ibai Borges (4), Ion Escribano (2), Aritz Frias (2), Emilio Idoipe (1), Luis Aguirresarobe (1), Jokin Batalla, Zuhaitz Garrido eta Cristian Cobeña.