Batukada feministaren erritmoan datzan
Pasaiako Emakumeen Ahalduntze Eskolak ikastaroa antolatu du
Pasaiako Emakumeen Ahalduntze Eskolak batukada feminista ikastaroa antolatu du. Ikastaroan, hainbat musika tresna jotzen ikasiko dute emakumeek, baina askoz urrutiago doaz helburuak, antolatzaileek aurreratu dutenez: “Gozatzea, emakumeen artean harremana izatea, talde lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea…” eta, nola ez, “musikaz disfrutatu eta gozaraztea”.
Ikastaroak, baina, badu beste asmo garrantzitsu bat: “emakume feministak ikusgai jartzea, eta haiei entzutea; eta aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea”.
Lehengo saioa ostiral honetan egingo dute, eta beste bost egin dituzte, guztiak ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Interesdunek oraindik badute izena emateko aukera. Horretarako Pasaiako Udalaren Berdintasun Arlora jo behar da, eta bertan inskripzioa bideratu.
- Iraupena: hilak 17 eta 31; apirilak 28; maiatzak 12 eta 26; ekainak 9.
- Eguna: ostirala.
- Ordutegia: 18:00-20:00.
- Tokia: Antxoko ikastola.
- Prestatzaileak: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa.
- Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
