Zabalik da XIX. Pasaia Hiria Olerki Lehiaketarako izena emateko epea.
1999. urtean Unescok proposatu zuenetik martxoaren 21ean ospatzen da urtero Poesiaren Munduko Eguna. Pasaiako liburutegiek bat egin nahi dute aurten ospakizunarekin eta ekitaldi berezi bat antolatu dute: poesia erakusketa berezi bat.
Horretarako herritarrei luzatu diete gonbidapena, poesiak idatzi eta
posta elektronikoz liburutegira helarazteko eskatuz. Ondoren antolatzaileek poesiak inprimatu eta liburutegietan zintzilikatuko dituzte, liburutegietako erabiltzaile denek irakur ditzaten.
Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa
Era berean, poesiaren egunaren harira, bi urtean behin egin ohi duten bezala, liburutegiek XIX. Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa antolatuko dute.
Lanak Trintxerpeko liburutegira bidali behar dira uztailaren 10a baino lehen. Irabazleen zerrenda abenduan kaleratuko da, prentsa bidez.
Oinarriak