Lan poltsaren bidez, aldi baterako dituen beharrak bete nahi ditu.
Lorezaintza ofizialen lanpoltsan 24ra arte eman daiteke izena.
Lorezain ofizialen lan poltsa zabaldu du Errenteriako Udalak. Lan poltsaren bidez, aldi baterako dituen beharrak bete nahi ditu. Izena emateko 16 urte beteak edukitzea ezinbestekoa da eta erretiroa hartzeko gehienezko adina pasa gabea izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza graduatua edo Eskola Graduatua izatea, eta B gida baimena izatea.
Eskaerak hilaren 24a arte aurkez daitezke deialdiaren oinarrian eskatutako agiriekin batera udaletxeko erregistroan. Oinarriak, halaber, udalaren informazio bulegoan edo
web orrialdean eskura daitezke.