Inauterietako pertsonaia ospetsuenaren gaineko argazki lehiaketa antolatu dute Lezon inauterietan, Trapujale.
Trapujaleren 30. urteurrenaren haarira antolatu dute argazki lehiaketa inauterietan.
Inauterietako pertsonaia ospetsuenaren gaineko argazki lehiaketa antolatu dute Lezon inauterietan, Trapujale. Lehiaketa horrek baditu irabazleak, zazpi guztira, herritarrek argazki gustukoenak aukeratu eta gero. Ainara Beldarrain, Jon Esnaola, Gorka Izulain, Jesica Lopez, Mari Jose Nicolas, Nagore Perez eta Amaia Rebollo izan dira irabazleak. Trapujalerekin harremana zuten argazkiak atera behar izan dituzte parte hartzaileek eta ondoren, APPra igo.
Argazki irabazleak martxoko udal aldizkarian argitaratuko dituzte. Irabazleek gainera, Trapujaleren 30. urteurrenaren harira argitaratutako
Marinazkane eta Zirikuak ipuin ilustratua jasoko dute. Horretarako, udaletxeko kultur saileko bulegora joan beharko dute astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara.
Trapujale argazki lehiaketako argazki irabazleak.