Oiartzungo Zuaznabar poligonoan ari dira 20. Korrikako bi furgonetak atontzen hainbat boluntario.
Oiartzungo Zuaznabar poligonoan ari dira hainbat boluntario 20. Korrikako furgonetak prestatzen.
20.Korrika hilaren 30ean abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetatik apirilaren 4an pasako da. AEKk antolatzen duen euskararen aldeko herri lasterketa erraldoiak baditu ordea, aurretikako lanak. Hari bidea zabalduko dioten, eta ibilbidea doinuz eta argiz beteko duten bi furgoneta atontzeko lanean dihardute hainbat boluntariok Oiartzungo Zuaznabar poligonoan.
Hilaren 10ean hasi ziren furgonetak Korrikarako prestatzen. Musika ekipoa, armairuak, apalak… Euskararen aldeko lasterketak irauten dituen hamar egunetarako dena prest izateko ari dira lanean, eta bi furgonetetan gau eta egunez Korrika girotzen eta parte hartzaileak animatzen arituko diren zortzi lagunak ahalik eta erosoen izan daitezen bertan.