Pozoia jarri dute toki estrategikoetan, eta iristeko zailak diren guneetan.
Antxon, Marealtaren inguruan ikusi ohi dira arratoiak.
Azken bi asteetan udalerri osoan arratoiei aurre egiteko lanak egin dituztela jakinarazi du udalak.
Arratoien ugaltze garaia omen da aurki, eta horregatik egin dituzte lanak orain, nabarmendu dutenez, herritarren eskariei erantzunez.
Pozoia leku estrategikoetan jarri dutela zehaztu dute, iristeko zailak diren horietan, eta ur beltzen hodiak, argi-puntuak eta kutxatila aipatu, besteak beste.