Larunbata arratsaldean Pasaian da estropada, Koxtapek antolatuta; igandeko estropada, berriz, Tolosan, eguerdian, TAKen eskutik.

Gipuzkoako batel ligako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da bihar Donibanen, arratsaldez.
Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia Pasaian jokatuko da, bihar, larunbata, 16:00etatik aurrera, Koxtapek antolatuta.
Estropada erlojupekoa izango da, lau edo bost kaleetara, maila bakoitzeko batel kopuruaren arabera. Estropada eremua, berriz, Nabalaldea parean kokatuko da.
Eta Pasaiako badiatik, Oria ibaira. TAKek antolatuta jokatuko da ligako hamargarrena, Tolosan, igandean, 12:00etan. Ohi bezala, Tingladoren parean kokatuko dituzte irteera eta helmuga. Igandeko estropada erlojupekoa izango da baita ere.
Donibaneko estropada eremua
Donibaneko partaideak
Tolosako estropada eremua
Tolosako partaideak