Azken lana aurkezteko kontzertua du bihar Hostoak taldeak, Lezoko Gezalan. Auzolan kultural baten emaitza da ‘Live In Iturriotz’, rock esperimentala, lan kontzeptual baten bueltan
«Muntaketa eszeniko berezia» agindu du Olmo Cascallarrek biharko estreinaldirako.
Hostoak taldeak
Hostoak taldea. Argazkia: Unai Huizi.
Live in Iturriotz lana aurkezuko du Lezoko Gezala Auditoriumean, 19:30ean. «Irrikitan» daudela aitortu du taldeko sortzaile Cascallarrek: «Argiak propio diseinatu ditugu gunerako, soinu teknikariarekin montaketa berria prestatu… Irrikitan gaude, egia esateko».
Birako lehen kontzertua lehengo astean jo zuten, Milafrangako (Lapurdi) Jaxaj Motor Club-an, baina eskualdekoak izanik, «etxeko estreinaldian» ilusio berezia jarria dute taldekideek. «Sorpresak» gorde nahi dituzte, baina zertzelada batzuk aurreratu ditu Cascallarrek: «Ideia da atalka abesti bakoitza azaltzea, ilustrazio bereziekin». Izan ere,
Live in Iturriotz lan kontzeptuala da. Estepako otsoa eleberrian oinarritutako diskoa da, eta zuzenekoetan liburuaren grafismoak tokia berezia izango du. «Show on» bat izatearekin konformatu nahi ez eta «show handi bat» taularatu nahi dute.
Istorioan harilkatuta
Banda progresiboak maite ditu Cascallarrek, « nolabaiteko jarioa» duten diskoak, eta horretarako musika ez ezik, istorioa ere beharrezkoa dela argi du. Horregatik, abestiak «liburuaren erritmoan harilkatu» dituztela kontatu du, abestiak istorioarekin moldatzeko, osotasun batean».
Pelikulan ere
Iturriotzen grabatu zuten bihar aurkeztuko duten diskoa —hortik izena—, Iñigo Segurolaren baserrian, baita grabazioaren inguruko guztia errodatu ere.
Material horrekin guztiarekin, diskoa ez ezik, pelikula ere sortu dute, Lander Garroren zuzendaritzapean. Taldeko kideek iragarri dutenez, filma baita ere aurki egongo da denon eskura, proiektuaren crowdfunding-ean lagundu dutenei esklusiban erakutsi ondoren.