Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

«Etorkizunaz erabakitzeko ardura hartu eta bete dugu»

Ikaragarria. Hala definitu dute Demoarsoko Imanol Esnaola eta Naroa Iturrik Oarsoaldean egindako galdeketa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/03/19
M19 Demoarso

Imanol Esnaola eta Naroa Iturri, Demoarsoko kideak

Ikaragarria. Hala definitu dute Demoarsoko Imanol Esnaola eta Naroa Iturrik  Oarsoaldean egindako galdeketa. «Halakoa izan da hilabete hauetan egin dugun lana, ez bakarrik zuen guzien lan eta bolumen handi hori izan duelako, egin dugunak muga garrantzitsu bat apurtu duelako». Muga hori historikoa dela esan du Esnaolak, «hamarkadaz eta hamarkadaz izan dugu gainean, eta muga hori apurtzea, ariketa honek, galdeketa honek lortu du.Gainetik kendu dugu. Gure herriaren etorkizunaz erabakitzeko ardura hartu eta bete egin dugu». Urtebetez lana elkartu egin dela, saretuz egin direla adostasunak gaineratu du Iturrik, «oso garrantzitsua izan da hori, eta orain dela urtebete ikusten ez genuena orain ikusi dugu. Gaur iritsi da eguna, ikusi duguna adostasun horiek saretuz joan direla poliki-poliki. Autoantolatu egin gara, oso garrantzitsua den beste kontzeptu bat». Legitimitate osoz jantzi dela prozesua esan dute biek, «gaur ere hori ikusi da». Galdeketaren atzean, «ingeniaritza lan sozial izugarria» egin dutela erantsi du Esnaolak, «astez aste, kuadrillaz kuadrilla, etxez etxe, ideiak, konpromisoak, kateatzen lan egin dugu». Ez dituzte ahaztu Demoarso iniziatibako bi kideek, Zumardian kokatutako Lau Haizetara karpan arratsean egindako agerraldian, denbora luze honetan zein atzoko egunean bertan lanean aritu diren boluntarioak. Haiek egin dute Oarsoaldeko galdeketa posible. Txaloa eskatu dute horientzat guztientzat, «jota su lanean aritu zaretelako hainbeste hilabetez», eta karpan bildutakoek txaloekin erantzun dute. Legitimitatea bildu Parte hartze prozesu sendoa antolatu duela Demoarsok nabarmendu dute Esnaolak eta Iturrik, bestalde. Horren harira, Katalunian prozesua abiatu zutenean Arenys de Munten zein beste herrietan lortutako emaitzei aipamena egin zien Iturrik: «Ikusi dugu herri batzuetan  %6koa izan zela parte hartzea, eta beste batzuetan, berriz, %40koa». Oarsoaldean ere «datu dantza» erakutsi dutela galdeketaren emaitzek erantsi du, «dantza horrek benetan erakusten duena, erabakitzeko garaia iritsi zaigula da, demokrazia batean erabakitzeko aukera izan behar dugula, XXI mendeko oinarri sozialak eraikitzen jartzeko unea dela». Erabakitzeko eskubidea «egikaritzeko» mende honetako gizarte guztien «giltzarria» izango da Demoarsoko ordezkarien hitzetan, «Oarsoaldean urrats hori egin dugu, antolatu gara eta legitimitatea biltzea lortu dugu erabakitzeko eskubidea egikaritu ahal izateko».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.