Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ilusioak bete ditu hautetsontziak

Normaltasuna eta ilusioa. Horiek izan dira Demoarsoren gaurko galdeketan sumatu direnak hamalau hautesleku eta hamazazpi mahaietan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/19
Maria Pilar Zulaikak ilusioz eman du botoa. 89 urteko errenteriarrak Biterin bozkatu du.

Maria Pilar Zulaikak ilusioz eman du botoa. 89 urteko errenteriarrak Biterin bozkatu du.

Normaltasuna eta ilusioa. Horiek izan dira Demoarsoren gaurko galdeketan sumatu direnak  hamalau hautesleku eta hamazazpi mahaietan. Bozkatzera hurbildutako gehienak irribarretsu. Intzidentziarik ez da izan, une hunkigarri eta politak bai. Horietako bat utzi du Biteri kaleko hauteslekuan zain zen lagun taldeak, bozkalekua zabaldu baina ordu laurden aurretik. Bozkatzeko presa zuten, Madrilera abiatu behar zuten eta. Bertan erraustu dute Ion Arretxe errenteriarra. Atzo zendu zen. 1985. urtean Mikel Zabalzarekin batera atxilotu zuten, eta 30 urte beranduago, 2015ean, argitaratu zuen Arretxek Intxaurrondoren gaineko La sombra del Nogal liburua. Azken agurra ematera joan zaizkio, baina aurretik bozkatu egin nahi zuten. Bozkalekuek belaunaldiak batu dituzte gaur. Heldu eta gazte bildu dituzte erabakitzeko eskubidearen alde egiteko. Belaunaldi ezberdinak, baina ilusio bera. Biteri kaleko bozkalekuan eman du botoa  Maria Pilar Zulaikak: «Bozkatu egin behar zela esan didate eta etorri naiz, baina  gogoz etorri naiz, nahi dudalako». 89 urte ditu Zulaikak, eta argi du Demoarsoren galdeketa «onerako dela. Gustura etorri naiz nire botoa ematera». Hautesleku berean bozkatu du hamasei urte dituen Udane Alfonsok. Ilusio «izugarriarekin» heldu da bozkalekura gaztea. «Bozkatzeko eskubidea izateak sentiarazi dit nire iritziak ere inporta duela». Gazteek bozkatzeari garrantzitsua iritzi dio Alfonsok, «gazteak etorkizuna gara eta halakoetan ez badugu parte hartzen, akabo dena. Ez edo bai berdin dio, iritzia eman behar dugu, bakoitzak gurea. Hala ere baiezkoa ateratzea espero dut, eta ea hemendik gutxira Euskal Herria aske bat garen, gure hizkuntzarekin eta gure erabakiak hartzeko eskubidearekin». Halakoak errepikatu dira hauteslekuetan, 09:00etan zabaldu dituztenetik. Naroa Iturri Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago Iniziatibako ordezkariak «normaltasuna eta ilusioa» nabarmendu ditu egunaren gaineko balorazioa egiteko unean bozkalekuak ixteko bi ordu exkax falta direnean: «Batez ere goizean ikusi da mugimendua hauteslekuetan, eguerdian hori pixka bat moteldu da baina arratsaldean berriz ere ugaritzea aurreikusi dugu». Intzidentziarik doa da eguna, «fin oso» Iturriren esanetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.