Behin betiko datuen arabera, bozkatzera deituta zeuden 33.435 herritarren %15,52ak hartu zuen parte Demoarsok atzo deitutako galdeketan.

Bozkatzera deitutako herritarren %15,52ak hartu zuen parte atzoko galdeketan.
Guztira, 5.189 errenteriarrek hartu zuten parte atzo Demoarsok deitua zuen herri galdeketan. Errenteria-Oreretako datuen bilketa luzatu egin zen, eta gaurko HITZAren papereko edizio berezian Demoarsok arratsean egindako agerraldiak emandako datuak argitaratu baditugu ere, aldaketa batzuk izan dira. Behin betiko datuen arabera, bozkatzera deituta zeuden 33.435 herritarren %15, 52 hartu zuen parte galdeketan.
Bi galdera erantzun behar zituzten oreretarrek:
Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? Bozkatu zuten 5.185 herritarretik, 4.888k (%94,12) egin zuten baiezkoaren alde; 180k (%3,48) ez bozkatu zuten; 66k (%1,23) txuri; eta 49 (%0,94) boto baliogabe izan ziren. Baiezkoaren alde egin zuten herritarrek beste galdera bat erantzun behar izan zuten:
Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin? Azken horri, baiezkoa eman zioten 4.491 (%91,88) herritarrek; ez bozkatu zuten 26k (% 0,53); eta txuri, 137k (%2,8).
Errenteria-Oreretan auzoz auzo izandako parte hartzea eta emaitzak,
Demoarsoren webgunean kontsulta daitezke.