Datorren astean abiatuko da 20. Korrika, hilak 30ean, osteguna, Otxandiotik, eta apirilaren 4ean helduko da badia ingurura. Data gerturatzen ari da, eta Pasaian, korrika batzordeak, buru belarri ari dira euskararen aldeko lasterketari harrera prestatzen.
Donibanen, esaterako, diru bilketan ariko dira asteburu honetan, eta igandean, Korrikako arropa saltzen ariko dira plazan, 12:00etatik aurrera. Horrez gain, mutxikoak dantzatuko dira larunbatean, Korrika kulturalaren barruan, 19:00etan, plazan.
Korrika Txikiak
Hilak 31ea irtengo dira Korrika Txikiak herriko barruti guztietan, arratsaldeko lehen orduan, eta ondoren, lau barrutietan izango dira haurrentzako festak. Txokolate-jateak, puzgarriak, tonbola… ezer ez da faltako.
San Pedron, berriz, Kantu Otordua izango da apirilaren 1ean, Antxeta elkartean (ordua zehazteke).
Flashmob eta afaria
Horiek guztiak atarikoak. Baina 20. Korrika Pasaiara iristen den egunerako, apirilak 4rako, badira beste bi deialdi, biak Antxon. Gauean, 21:00etan, afaria izango da Basari Elkartean, eta afarirako txartelak honez gero jarri dituzte salgai, 10 euroan. Txartelak hilak 30a baino lehen erosi behar dira, euskaltegian bertan.
Bigarren deialdia Antxoko Topaguneak luzatu du. Korrika Antxora apirilaren 4ean iritsiko dela baliatuta -Topagunean sanferminetarako atzerako kontaketan laugarren eskailera ospatu behar duen egun berean- proposamen berezia landu dute. Korrikako abestiarekin koreografia bat sortu dute, eta sarean zabaldu, herritarrek entseatzeko aukera izan dezaten, Korrika Antxora iritsi aurretik, haur gazte nahiz heldu zumardian elkartu eta flashmob-a grabatzeko. 17:30ean da zita, Gure Zumardian.
Hona koreografia:
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.