Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Colors for Trombone', Alberto Urretxo eta musika bandaren eskutik

Fatimako Andra Mariaren elizan emango dute kontzertua larunbatean 20:30etik aurrera, eta eliza bete nahi dutela esan du Mitxelenak

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/22
Mitxelena, Collar eta Aierdi gaurko aurkezpenean.

Mitxelena, Collar eta Aierdi gaurko aurkezpenean.

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak kontzertua antolatu du larunbatean Gure Bakarlariak zikloaren barruan. Emanaldiaren gaineko zehaztapenak agerraldian eman dituzte Josu Mitxelena EMKEren presidenteak, Alain Aierdi Errenteriako Musika Bandaren zuzendariak eta Jon Collar Kultura zinegotziak. Alberto Urretxo BOSeko, Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria eta Errenteriako Musika Bandako musikariak elkarrekin arituko dira  Colors For Trombone emanaldian. Fatimako Andra Mariaren elizan emango dute kontzertua larunbatean 20:30etik aurrera, eta eliza bete nahi dutela esan du Mitxelenak, “guretzat luxua da Urretxoren mailako musikaria izatea gurekin”.  Euskal Herriko musiko klasikoen artetik etorkizun handiena duen musikaria dela Urretxo esan du Aierdik, eta “izugarria” dela berekin batera aritzeko aukera izatea, “aukera da bandarentzat eta niretzat”. Joan den larunbatean entsegua egin zuten eta “ikaragarria” izan zela nabarmendu du EMKEren zuzendariak, “bandako musikariak Urretxo bera eta ni neu ere oso pozik gaude emaitzarekin”.  Bert Appermont musikagile belgikarraren lanak aukeratu dituzte, lau guztira kontzerturako: Gulliver´s Travels; Absalon, Choralia, eta emanaldiari izena eman dion Colors for tronbone. Kontrastea bilatu dutela aukeraketa egiteko garaian azaldu du Aierdik, “kontzertua izugarri atsegina izango da entzuleentzat, eta gainera, uste dut Errenteriako Musika Banda altxor txiki bat dela ohartuko direla”. Bide beretik mintzatu da Collar: “Moldaketarako gaitasun izugarria erakusten ari da musika banda, maila handia duela eta herritarrek izugarri gozatzen dugu beraiekin”. Kontzerturako sarrera doakoa da eta 650 lagunentzako lekua du Andra Maria Fatimaren elizak. Diskoaren aurkezpena Bandarekin batera kontzertua eskainiko du Urretxok larunbat arratsaldean. Ez da ordea, Errenteria-Oreretan larunbatean egingo duen kontzertu bakarra, Soinuen bidaia diskoa argitaratu berri du eta horren gaineko errezitaldia egingo du goizean, 12:00etan hasita, musika eskolako entsegu gelan. Sarrera librea da entzutera joan nahi duen ororentzat. Tronboi, biola eta pianorako kontzertua izango da. EMKEren bi ordezkariak eta Collarrek herritar guztiak animatu dituzte goizeko zein arratsaldeko emanaldietara hurbiltzera, “luxua delako benetan Urretxoren tamainako musikari bat izatea gure artean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.