Oinezkoentzako eta txirrindularientzako segurtasuna hobetu nahi dituzte lanekin.
Jesus Mari Martiarena alkatea obrak bisitatzen egon da.
Udalak jakinarazi duenez “laster” bukatuko dituzte Altamira auzoko sarreran egiten ari diren lanak. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako segurtasuna hobetu nahi dutela zehaztu du Jesus Mari Martiarena alkateak, eta horretarako 306.655 euro inbertitu dituztela jakinarazi.
Lanak eginda Lezoko biribilgunea zeharkatzeko oinezkoek zituzten arazoak gaindituko dituztela uste du udalak. Espaloia zabaldu eta arrapala bat eraiki dute.
Lanen %85 aldundiak finantzatu ditu, eta gainontzekoa udalak.
Lan hauek bukatuta, enpresa berak udalerrian beste hainbat hobetze lan egingo dituela iragarri du Lezoko alkate Jesus Mari Martiarenak.