Pasaiako portutik Oiartzungo Arkalera, bi transformadore eramango dituzte, 98,00 metroko luzera izango duen "megagarraioan"
Iazko piezaren garraiorako erabili ziten kamioia, Pasaiako portuan.
Iazko urrian irten zen Pasaiako portutik
orain arteko piezarik handiena -maiatzean da bueltan etortzekoa – , eta datorren astean bigarren bat bat aterako dute portutik, pisuan eta zabaleran ordukoa baino txikiagoa, baino inoizko luzeena. Oraingoan, bi transformadore garraiatu behar dituzte, 98, 100 metroko luzera izango duen “megagarraioan”.
Portutik Oiarztun Arkaleko azpi-estaziora eramango dute, eta 16 kilometroko ibilbidea egiteko bi etapa beharko dituzte. Errenteriatik Irunera doan GI-636 errepidean eta Oiartzunetik Irunera Kateatik doan errepidean (GI-2134) egingo du ibilbidearen zati nagusiena. AP8an joan-etorriko maniobra bat egin beharko du, aldundiak zehaztu dunez, “estruktura baten galiboak derrigortuta”.
Gauez garraiatuko dute, trafikoan ahal den eragin txikiena izan dezan. Edonola ere, garraioa bitartean errepideak erabat moztuta egongo dira trafikoarentzat.
Bi bidaia
Bi bidaia egingo ditu garraio bereziak Pasaiako portua eta Oiartzungo Arkale artean. Bi transformadore eramango ditu, bat bidaia bakoitzean.
Astelehen gauean hasiko dira eramaten lehenbiziko transformadorea Pasaiako portutik Arkaleko azpi-estaziora. Bi etapa beharko ditu helmugara iristeko, baina ez dituzte jarraian egingo. Lehendabiziko gauean portutik Lintziringo poligonorainoko bidea egingo du, eta bertan geldituko da asteazken gauera arte. “Garraio honek aparteko zailtasunak ditu. Errepide lokaletatik joango da gehien bat, eta ibilbideko bihurguneak direla eta, garraioaren konfigurazioa eraldatu egin beharko da. Horregatik, astearte gauean ez da errepidera aterako aldaketa guztiak egin ahal izateko”, argitu du aldundiak.
Lehendabiziko etapan garraiatuko duten transformadoreak 98,10 metroko luzera, 5,5 metroko zabalera, 4,80 metroko garaiera eta 654 tonako pisua ditu. 38 ardatzeko garraio bat prestatu dute pieza eraman ahal izateko. Bi trakzio buruk tirako dute aurretik eta beste batek bultzatuko du garraioaren atzeko aldetik.
Bigarrengo etapa, Lintzirinetik Arkalerako azpi-estaziora doana, zailena izango da. Hamabi kilometro inguru egiteko, zortzi ordu beharko dituztela aurreikusi dute operazioaren arduradunek. “Moldaketa ugari” egin behar dituzte errepidean, eta hala eta guztiz ere, bidearen tramutan garraioaren norabidea aldatzeko trakzio buruak lekuz aldatu beharko dituztela aurreratu dute.
Neurri eta ezaugarri antzekoak dituen bigarren garraioa apirilaren 2ko eta 4ko gauetan egingo dute. Lehenengoaren ibilbide bera egingo du.
Bi garraioetan Ertzaintzak zuzenduko du trafiko operazio guztia.