Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

"Itsu itsuan ari da udala bosgarren edukiontzia ezartzeko"

Inolako parte hartzeari zirrikiturik utzi gabe eta hitz emandakoa bete gabe "itsu itsuan" aurrera egiten ari dela udala bosgarren edukiontzia ezartzeko salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/03/23
Bost edukiontzien sistema emaitza "oso txarrak" ematen ari dela salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak.

Bost edukiontzien sistema emaitza “oso txarrak” ematen ari dela salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak.

Inolako parte hartzeari zirrikiturik utzi gabe eta hitz emandakoa bete gabe “itsu itsuan” aurrera egiten ari dela udala bosgarren edukiontzia ezartzeko salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak. Altamirako probaren harira, udalak zein Lezoko EAJk egindako balorazioetan dagoen kontraesana nabarmendu du bestalde , “udalak Altamirako bizilagunak zoriondu ditu, eta Lezoko EAJk berriz emaitzak txarrak direla esan, eta 5. edukiontziaren aurka daudenak boikota egin dutela salatu du. Zer ari da gertatzen”. Lezon Ondo Ai Geak iritzi argia du, Altamirako emaitzak txarrak direla esan du eta horren ardura Lezoko Udalarena dela, “ez da zilegi erantzukizuna bere gainetik kendu eta ardura besteei egoztea”. Inoiz ez dutela boikotik bultzatu gaineratu du, eta taldearen mezuak ongi bereiztearen aldekoak izan direla beti, “eta hala izango direla” nabarmendu dute: “Gogorarazi nahi dugu, Lezo Garbia eta horren buru zen Martiarena jauna izan ziren publikoki, atez ateko sistemari boikota egitea eskatu zutenak”. Udalari edukiontziaren kostuaren gainean “gezurretan aritzea” leporatu dio gainera taldeak, “prentsan zein udal aldizkarian sistema honekin Lezoko herriak urtean 268.000 euro aurreztuko duela diote. Udalak tranpa egiten du behin eta berriz datu honekin, kalkuluan  beste sarrera eta kostuak nahita kenduta”. Horren harira galderak egin ditu Lezon Ondo Ai Geak: “Zenbatekoa izango da hemendik aurrera kale garbiketa eta hondakinen bilketako gastu osoaren batura?  Kamioi berria (147.000 euroko balioa) San Markosi saldo prezioan emateak Lezoko herriak izango duen galera kalkulu hauetan sartu du udalak? edo urtean plastikoa eta papera ez saltzeagatik udalak galduko dituen 62.000 euroak? Eta zintzilikarioak zabortegietara botatzeak suposatzen duen 42.000 euroko galera?”. Udala herriarentzat ekonomikoki “kaltegarria” den kontratua sinatu duela berretsi du taldeak, “korrika eta presaka sinatu zen kontratua eta udal teknikoek zalantza handiak azaldu zituzten. Kontratu hori beraien poltsikotik ordaindu beharko balute, ez lukete horrela sinatuko”. Lezon Ondo Ai Geak, taldearekiko “errespetu falta” leporatu dio azkenik udalari, “udal erregistroan lau proposamen sartu ditugu, bilera eskaerarekin batera. Azkenean alkatearen bulegora jo behar izan genuen bilera lortzeko, eta hirigintza zinegotziarekin egin behar izan genuen. Proposamenak aurkeztuta, gobernu batzordean aztertu eta idatziz erantzungo zigula agindu zigun. Hilabete pasa da eta ez dugu inolako erantzunik jaso”. Lezo Garbiarekin Altamirako “emaitza kaxkarrez” hitz egiteko hitzordua jartzen saiatu direla esan du Lezon Ondo Ai Geak, “erantzunik ez dugu jaso. Argi dugu gurekin ez dutela bildu nahi. Galdeketa eskatzen zutenak, hondakinen bereizketaren alde zirenak, gaur egun ez dute bi gauza horietaz hitz egin nahi. Zergatik?”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.