Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore elkarteak antolatuta, honakoa, bederatzigarren ekitaldia izango du.
Lore eta landare azokaren bederatzigarren aldia egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.
Lore eta landareen azoka berezia egingo dute larunbatean Xabier Olaskoaga plazan. Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore elkarteak antolatuta, honakoa, bederatzigarren ekitaldia izango du. 130 metro koadroko azokan, Gipuzkoako lore eta landare ekoizle profesional nagusiak bilduko dira 09:00etatik 14:00ak arte, eta lore eta landareez gain, landare usaintsu eta apaingarrien, kosmetika naturaleko produktuen, lore prestatuekin egindako koadroen, eta sendabelarren postuak izango dira besteak beste.
11:00etatik 13:00etara, gainera, haurrentzako landaketa eta lore lehorrekin eskulanak egiteko tailerra izango da.