Pasaia Abesbatza Taldeak bihar emango du kontzertua, 20:30ean, elizan.
Datozen bi asteburutan kontzertuak izango dira egunero Pasai Antxon. Urtero legez, Pasaitarra Musika Elkartea Antxoko Musika Astea antolatu du, eta gaur goizean aurkeztu dute, Antxoko azokan, Miriam Cano kultura zinegotzia bertan zela. Zinegotziak ondoan izan ditu Pasaiako Musika Eskolako zuzendari Gorka Miranda eta Pasaitarra Musika Elkarteko buru Jose Maria Hernandez.
Jose Maria Hernandez, Miriam Cano, eta Gorka Miranda, astearen aurkezpenean.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten, askotariko estiloak eskaintzeko saiakera egin dute, publiko zabalagoarengana iritsi asmoz.
Kontzertuak, kultur etxean, elizan eta zumardian izango dira. Kontzertu bakoitzeko
egitaraua zein taldeen biografia Pasaiako udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Egitaraua:
Zerosette Akordeoi Orkestra (Lasarte – Oria)
- Eguna: hilak 24.
- Ordua: 20:00.
- Tokia: kultur etxea.
Musika tailer pedagogikoa (Pasaia Musikaleko Instrumentu Irakasleak)
- Eguna: hilak 25.
- Ordua: 11:00.
- Tokia: azoka.
Pasaia Abesbatza Taldea
- Eguna: hilak 25.
- Ordua: 20:30.
- Tokia: elizan.
Pirenaeus Consort (Antzinako Musika).
- Eguna: hilak 26.
- Ordua: 19:30.
- Tokia: elizan.
Na?yade Abesbatza
- Eguna: apirilak 1.
- Ordua: 20:30.
- Tokia: elizan.
Illunbe Musika banda (Pasaia)
- Eguna: apirilak 2.
- Ordua: 13:00.
- Tokia: zumardian.
Alos Quartet
- Eguna: apirilak 2.
- Ordua: 19:30.
- Tokia: elizan.