Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udako oporrak, hurbilago

Astelehenean zabalduko dute izena emateko epea, eta apirilaren 7ra bitarte izango dute aukera matrikula egiteko interesdunek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/23
Lete, Ostolaza eta Narbarte gaurko agerraldian.

Lete, Ostolaza eta Narbarte gaurko agerraldian.

Udalekuak aurkezteko agerraldia egin dute gaur goizean Itziar Ostolaza Gazteria azpisaileko zinegotziak eta Ibai Narbarte eta Julen Lete udal aisialdi zerbitzua kudeatzen duen enpresaren koordinatzaile eta begiraleak, hurrenez hurren. Aurten, aurrekoan bezala, bi kanpaldi, txikien udalekua, eta udalekuak eskainiko ditu Errenteriako Udalak. Astelehenean zabalduko dute izena emateko epea, eta apirilaren 7ra bitarte izango dute aukera matrikula egiteko interesdunek. Kanpaldietarako plazak mugatuta daude, eta beraz, zozketa bidez osatuko dute zerrenda. Udalekuetan berriz, izena ematen duten haur guztiek izango dutela parte hartzeko aukera esan du Ostolazak. Baldintza, kanpaldietan zein udalekuetan parte hartzeko, Errenterian erroldatuta egotea. Behar bereziak dituzten haurrentzat, arreta emateko begiraleak kontratatuko dituztela gaineratu du Gazteria azpisaileko zinegotziak. Hobariak Familia ugariek eta seme-alaba bat baino gehiago izena ematen duten familiek hobariak izango dituzte. Izena emateko sisteman berrikuntza izango da aurten. Prozedura errazteko asmoz,  inprimakia internet bidez eskuratzeko aukera emango du udalak: “Hura inprimatu, etxean bete, diru sarrera egin eta bi agiriak Gazte Informazio Bulegora (Merkatuzar) ekarri beharko dituzte”. Bertan ere egin dezakete. Bulegoaren ordutegia 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Joan den urtean 900 haur inguruk hartu zuen parte udalak udako oporrei begira antolatutako lau programetan. kanpaldiak zein udalekuak, ahalik eta “hezitzaileenak” egiten saiatzen direla esan du Ostolazak, horretarako hezitzaile talde “formatua eta oso langilea” dutela. Txikiak udalekuan 3-5 urte arteko haurrei begirakoa da, Udalekuak, berriz, 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoei begirakoa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.