Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AsteBatZuk, euskararen aldeko ahalegin kolektiboa

Datorren larunbatean abiatuko dute AsteBatZuk iniziatiba Errenteria-Oreretan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar AEKk.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/25
AsteBatZuk iniziatibaren barruan formazio saioak egiten ari dira gaur.

AsteBatZuk iniziatibaren barruan formazio saioak egiten ari dira gaur.

Datorren larunbatean abiatuko dute AsteBatZuk iniziatiba Errenteria-Oreretan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar AEKk. Euskaldunak ahaldundu, espazioak irabazi, azken batean euskaraz bizi nahi duten herritarrei horiei guztiei bidea zabaldu nahi die iniziatibak. Astebete darama zabalik Aho Biziak eta Belarri prestak biltzeko izen emate kanpainak, beraiek izango dira ahalegin kolektibo hori posible egingo dutenak, eta dagoeneko 150 lagunetik gora eman dute izena. Gaur formazio saioak egiten ari dira egun osoan zehar, lau txandatan. Goizekoak amaituta, hurrengoak 16:30ean eta 18:00etan egingo dituzte Xenpelar Etxean. Hurbildutakoei Errenteria-Oreretako euskararen ezagutza eta erabileraren azken datuak jakinarazteaz gain, hainbat gomendio ematen ari zaizkie apirilaren 1etik 8ko astean lehenengo hitza, bigarrena eta hirugarrena euskaraz egin dezaten. AEKko kide borja Arbelaitzek  AsteBatZuk iniziatiba euskaldunak aktibatzeko eta pizteko ahalduntze ariketa izan nahi duela esan du, eta hainbat inertzien erruz, euskaldunak “beti galtzaile” suertatzen direla nabarmendu du: “Inertzi sozial horiek apurtu behar ditugu euskararentzat arnasguneak irabazteko, euskaldunok euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun”. Asko dagoela irabazteko argi du, “horretarako euskaraz egin behar dugu, euskararen alde egotetik, euskaraz egitera urratsa egin behar dugu”. Euskararen ezagutza %60-%80 artekoa Errenteria-Oreretan euskaraz bizi nahi dutenak “nahikoak” direla gaineratu du Arbelaitzek, “150 lagunek izena eman izana aste batean horren adierazle da. Emaitza polita da”. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko Aitzol Perez de San Romanek datuak eman ditu. Une honetan errenteriarren %60 eta %80ak duela euskara ulertzeko gaitasuna esan du, “hamar biztanletik zazpik ulertzen dute”. Erabilera datua berriz, askoz ere txikiagoa da, gora egin badu ere, “%15ak erabiltzen du euskara”. Datu horiek “irabazteko asko” dagoela erakusten dute bere hitzetan, “bidea dugula egiteko”. Horregatik, bide horretan herri osoa konplize bihurtu nahi dutela gaineratu du, “ulertzen ez duenari, jarrera aktiboa izan dezan eskatuko diogu”. AsteBatZuk ez dela apirilaren 8an amaituko esan dute biek. Datozen urteetan errepikatu nahi dute iniziatiba: “Lasarte-Orian 2.000 lagunek egin zuten bat iniziatibarekin. Inbidiaz begiratzen ditugu hemendik, baina han lortu badute, zergatik ez Oreretan?”. Iniziatibak norberaren hausnarketarako baliogarri izango den zalantzarik ez dute gainera, “apirilaren 8tik aurrera utziko diogu euskaraz hitz bizitzeari? Espero dugu ezetz”. Lau Haizetararen egoitzara (Pablo Iglesias kalea 11)  edeo Xenpelar AEK euskaltegira jo beharko dute Belarriprest edo Ahobizi izan nahi duten horiek guztiek, edota meza bidali iniziatibaren posta elektronikora.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.