Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Galeria] Labore Oarsok zabaldu ditu ateak

Labore Oarsok gaur inauguratu du bere denda Oiartzungo Ihurritan. Kontsumo kooperatibak kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harreman berria sustatu nahi du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/03/25
Labore Oarso denda gaur inauguratu dute. Astelehenan zabalduko dute.

Labore Oarso denda gaur inauguratu dute. Astelehenan zabalduko dute.

Zabaldu dute Labore Oarso denda. Gaur inauguratu dute eta datorren astelehenetik irekia izango da. Hamarnaka lagun bildu dira, Oiartzungo Ihurritan, hilabete luzez amets izan duten kontsumo kooperatiba bertatik bertara ezagutzeko eta herritar ugariren auzolanaren emaitza ukitu, usaindu, ikusi eta sentitzeko. Egi bihurtu dute beste kontsumo mota nahi dutelako, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko beste harreman eredua sustatu nahi dutelako, jaten duten hori kalitatezkoa nahi dutelako, kontsumitzaileen osasunak axola dielako, eta prezio justu bat nahi dutelako kontsumitzaileentzat baina baita ekoizleentzat ere. Barazkiak, frutak, esnea, marmeladak, zerealak, zukuak, kosmetikoak, garbiketarako produktuak, produktu freskoak, ogia… ekologiko eta ez ekologikoak, dotore jantzita jaso ditu bertaratu diren guztiak Labore Oarsoren dendak. Apal bakoitzaren atzean, lurrean, paretetan, mostradorean, denda osatzen duten elementu guztien atzean, eskulana. Egun berezia, “pozgarria” dela gaurkoa Labore Oarso osatzen dutenentzat esan du proiektuaren kide Aurkene Astibiak, eta eskerrak eman dizkie bertara bildutako guztiei, “egun hau gurekin konpartitzeagatik”. Atzera begira jarri da, eta Udalbiltza eta Zazpiak Baten eskutik heldu zela proiektua Oarsoaldera ekarri du gogora: “Berehala osatu genuen taldetxoa Oasoaldeko herrietako hainbat lagunek, gero talde eragile izango zena. Orduan hasi ginen lanean eta bidelagun asko izan dugu bide luzean elkarteak, erakundeak, aholkulariak, lan taldeak, adituak, bazkideak… denak boluntario eta auzolanean, helburu batekin, kontsumo kooperatiba sortzea. Eta gaur urratsa egitera goaz, denda zabalduko dugu gaur”. Elikadura ezin duela negozio izan esan du Astibiak, “ezin dugu beraz multinazionalen eta boterearen esku utzi. Bertako produktuak kontsumitu nahi ditugu, horrela, bertako ekonomia sustatzen dugulako”. Hemendik aurrera, auzolana eta profesionaltasuna uztartu beharko dituztela gaineratu du oreretarrak, baina oraindik ere lan handia gelditzen dela nabarmendu du: “Guztion lana behar du Laborek, gaurtik aurrera ere lau haizetara zabaldu behar dugulako proiektua, honen berri eman, bazkideak lortzen jarraitu”. Jon Legorburu izango da Labore Oarsoren lehendakaria, eta berak ere hartu du hitza. Errezitaldi musikatua egin du Iñaki Labaka abeslariaren laguntzarekin eta eskerrak eman dizkie proiektua sustatzen, eraikitzen eta egi bihurtzen lagundu duten guztiei. Erronkak, bilerak eta bilerak, eta orduak eta orduak, “asko”eskatu dituela esan du; ekoizleak aipatu ditu, auzolana, bazkideak, abal emaileak, eta esan du gaur ametsa bete dutela, “Labore zu sortzea izan dugu guk ohore”. gaurko inaugurazio ekitaldian izan da Julen Mendoza Errenteriako alkatea. Labore Oarso zoriondu du: “kontsumo ezberdin bat planteatzen duzue, proiektu eraikitzailea da zuena, herritarra gainera, eta kooperatiba. Proiektuak etorkizun oparoa izan duen zalantzarik ez dut eta zabalduko dela”. Hamaiketakoa antolatu dute inaugurazioaren barruan eta Iñaki Labaka musikari eta abeslariak girotu du.
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Labore Oarso denda zabaldu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.