Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko 60 kolektibo musika taldetik gora eskatu dute lau gazte oreretarrak askatzea.

Oarsoaldeko musika arloan ari diren haibat lagunek agerraldia egin dute.
60 kolektibo, musikari eta musikazaleren babesa jaso dute hilaren 11n Espainiako poliziak Iruñean atxilotu zituzten lau gazteek. Horietatik hiru espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak handik bi egunera. Laugarrena adin txikikoa denez, atxilotu eta ordu batzuetara askatu zuten. Desordena publikoak eta terrorismoa egotzi zien lau gazteei, eta Iruñeako espetxean dira.
Musika arloan dabiltzan hainbat elkarte eta musikarik agerraldia egin zuten atzo arratsaldean. Lau gazteei, horien familiei eta lagunei babesa erakustea zuten helburu, eta lau gazteak askatzea eskatu zuten. Oarsoaldeko eragileen iniziatiba izan behar zuenak “muga guztiak” gainditu dituela jakinarazi zuten bildutakoek irakurritako manifestuan: “Oarsoaldeko musika elkarte eta kolektiboei, Euskal Herrikoak eta Espainiako Estatukoak ere batu zaizkio”. Atxilotuetako bi gaztek, Larroin musika taldeko kide dira.
Momentuz 60tik gora kolektibo, musikari eta musikazaleren babesa lortu dute Hala ere, zabalik daude atxikimendu gehiago jasotzeko eta horretarako
posta elektroniko bat jarri dute babesa adierazi nahi dutenen eskura.
Lau gazteen askatasuna eskatzeko lehen ekitaldia izan dela atzoko agerraldia gaineratu zuten bildutakoek, eta aurrerantzean lanean jarraitzeko asmoa erakutsi zuten: “Asier, Endika, Ruben eta Anatz kalean eta agertoki gainean nahi ditugulako”.
Atxikimenduak
Kolektiboak:
- Oreretako Gazte Asanblada
- EMTE
- Oarsomusika
- Zintzilik Irratia
- Indiorock
- Butarock
- Goikoeskola Kulturgune okupatua
- Txerrimuño
Musika Taldea:
- Larroin
- Toil
- Korumba
- Holy nuns
- Paniko
- Zozaya
- Yakolev 42
- Hyronika
- Anonimos
- Mil demonios
- Muskulo
- Drakken
- The Bobby’s
- Sardeska
- Aski da
- Patronal punk
- Jon-Arkaitz-Imanol Miner
- Akan
- Fluffers
- 2bat
- Unika Alternativa
- Jurdana Otxoa
- Desira
- Finito de Patxiku
- Yanu
- Sorkun
- Hostoak
- Nonguayazz
- Aximila
- Autobus Magikoa
- Euphoric
- Hilkar
- Etiam
- Sutura
- Desembragadores
- Managaitz
- Total arse
- Ernia
- Metralleta
- Pato Pato
- Etsaiakeroak
- Ze satek!
- Bad sound system
- Fermín Muguruza
- Oreka TX
- Liher
- Eneritz Furyak
- Riot propaganda
- Def Con Dos
- Marina-Ojos de Brujo
- A Palo Seko
- Mullayo Riff