Mikel Carcedo Mitxelena (Errenteria, 1973) euskaltzalea zendu da. Atzo goizean hil zen errenteriarra.
Mikel Carcedo Mitxelena (Errenteria, 1973) euskaltzalea zendu da. Atzo goizean hil zen errenteriarra. Xenpelar Bertso Eskolan aritua, Lau Haizetara Euskaldunon elkartearen sortzailetako bat, euskararen aldeko lan handia egin zuen. Txapela zuen lagun, XXI. mendean oso ohikoa ez bada ere, berak jantzita eramaten zuen, dotore. Kristaua, fededuna, baina baita kritikoa ere. Ez ohiko euskaltzalea, autodidakta, gazteleraz ikasi zuen Lehen Hezkuntzan, familia euskaldunekoa bazen ere. Oso irakurria, eta kultur iturrietatik edanzalea zen Carcedo.
Politika munduan ere aritu zen, 1999 eta 2007 urtean Errenteriako Udalean zinegotzi izan zen, EAko kide modura; 2007an berriz aurkeztu zen EAren zerrendan, bosgarren postuan. 2011n berriz, Errenteria-Oreretako EH Bilduren zerrendan joan zen Carcedo.
Euskalgintzari egindako ekarpenengatik ezaguna, SOS Arrazakeria eta Oarsoirriak elkarteetan eta Saretuz proiektuan ere aritu zen. Ingeniari teknikoa ikasketaz, irakaskuntzan ari zen, helduen hezkuntzan Irungo EPAn. Azken urteetan, Bizi+hitza, hololinguistikaren lanketarako fundazioan aritu zen, hizkuntzen bizitza eta bizitzaren hizkuntza harremanean lantzen Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxen lanaren dibulgaziorako.