Pasaia Abesbatza Taldekoak, kontzertua bitartean, Antxoko San Fermin parrokian.
Musikaren erritmoan dantzatu da Antxo asteburuan, eta ez soilik Dantzari Txiki Egunaren ospakizunen harira. Lehengo ostiralaz geroztik Antxoko Musika Astea martxan da, Pasaitarra Musika Elkarteak antolatuta, eta kontzertuak izan dira barrutian egunero.
Lasarte-Oriako akordeoi orkestrak zabaldu zuen, ostiralean, aurtengo egitaraua. Larunbatean, berriz, musika koralak hartu zuen San Fermin Parrokia. Pasaia Abesbatza Taldearen kontzertuak, barruti guztietako pasaitarrak erakarri zituen Antxora, eliza tope betetzeraino.
Atzo, berriz, oso bestelakoa izan zen eskaintza. Pirenaeus Consort taldeak Antzinako Musika interpretatu zuen.
Lan egunetako etenaren ondotik, asteburuan izango dira berriz ere kontzertuak. Hona egitaraua:
Na?yade Abesbatza
Eguna: apirilak 1.
Ordua: 20:30.
Tokia: elizan.
Illunbe Musika banda (Pasaia)
Eguna: apirilak 2.
Ordua: 13:00.
Tokia: zumardian.
Alos Quartet
Eguna: apirilak 2.
Ordua: 19:30.
Tokia: elizan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.