Zilarrezko domina irabazi du pasa den asteburuan Olañeta garagardoak. Lyongo Nazioarteko Lehiaketan eskuratu du saria Milkstout garagardoarekin.
Zilarrezko domina irabazi du pasa den asteburuan
Olañeta garagardoak. Lyongo Nazioarteko Lehiaketan eskuratu du saria Milkstout garagardoarekin. Joan den urtean lortutako hiru urrezko sariei batu zaie orain zilarra. Londresko World Beer Awards lehiaketak (munduko garagardoen saria) hiru urrezko domina eman zizkion joan den urtean Olañetari. Olañeta Blonde, Olañeta Brown eta Olañeta IPA garagardoek lortu zituzten urrezko dominak, hiru guztira. Mundu mailako bost sari ezagunenetako bat da, eta Olañeta garagardoekin batera, mundu osoko 67 herrialdeko 1.500 garagardok hartu zuten parte.