Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikeneko ikasleekin gozatzeko aukera, Kamara Musikaren VI . Astean

Datorren astean izango dira kontzertuak, astelehenetik ostiralera, Trintxerpeko alkateordetzan; askotariko estiloak programatu dituzte, Musikenek erakusten duenaren erakusgarri.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/03/30
Miranda&company

Gorka Miranda, Miriam Cano, Mari Jose Cano eta Juanje Neira, Andonaegi jauregian, Kamara Musika Astearen aurkezpenean.

2012. urtean hasi ziren Pasaia Musikal, Illunbe Musika Elkartea eta Musikene elkarlanean, eta ordutik, urtero-urtero, Kamera Musika Astea antolatzen  dute Trintxerpen. Aurtengoa seigarrena. Astearen helburu  nagusiak bi dira: Musikeneko ikasleei beren formaziorako funtsezkoa den aukera eskaintzea – zuzeneko  kontzertuetan jotzea- eta bide batez, Pasaiako musika ikasleentzako estimulazioa, «noraino iritsi daitezkeen erakustea», Pasaia Musikal eskolako zuzendari Gorka Mirandaren hitzetan. Gaur eguerdian aurkeztu dute Kamara Musika Astearen egitaraua, Andonaegiko jauregian. Gorka Miranda ez ezik, han izan dira Musikeneko kanpo harremanetarako zuzendari orde Mari Jose Cano, Illunbe Musika Elkarteko Juanje Neira, eta kultura zinegotzi Miriam Cano. Mari Jose Canok nabarmendu duenez, Musikeneko ikasleek 100 kontzertutik gora eskaintzen dituzte urtero, tartean Pasaiakoak. Euskal Herriko gai mailako musika ikastegia da Musikene, “bakarra” Canok nabarmendu duenez, eta bertan ari diren ikasleek gai mailako musika formazio jasotzen ari dira, “unibertsitate ikasketen parekoa”. Mirandak, bere aldetik, gonbidapena luzatu die herritarrei «programazioa transbertsala, irekia, eta era berean oso-oso erakargarria» dela goraipatuz.  Eta kontzertuen formatua haurrekin joan ahal izateko oso aproposa dela ohartarazi du, aretoa txikia izanik, txikiek musikariak oso gertu izango dituztelako. Haurrak musikara gerturatzeko aukera paregabea dela iritzi dio musika eskolako zuzendariak. Antxon, musika astearen jarraipena Trintxerpeko Kamara Musika Astea hasi aurretik, baina, Antxoko Musika Asteak bukatu behar du. Hiru kontzertu izango dira asteburuan: Náyade Abesbatzak kantatuko du elizan larunbatean (hilak 1), 20:30ean, eta igandean (hilak 2) beste bi kontzertu izango dira, lehena eguerdian, Gure Zumardian, Illunbe Musika Bandak eskainia (13:00etan) eta bigarrena, elizan, Alos Quarteten eskutik (19:30ean). Kontzertu guztietarako sarrerak, Trintxerpekoak nahiz Antxokoak, doan dira, eta denak publiko guztietara zabalik. Trintxerpeko egitaraua
  • Astelehena. Saxo Taldea.
  • Asteartea. Jazz.
  • Asteazkena. Belebend hari laukotea eta pianoa.
  • Osteguna. Brassy Brass metal boskotea.
  • Ostirala. Affetti hirukotea (pianoa, biolina eta txeloa). Oharra: Kontzertu guztiak, egunero, 19:45ean dira, alkateordetzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.