Donibaneko areto futboleko taldea lider da denboraldia bukatzeko bi partiden faltan.
Denboraldian egindako lan txukuna biribiltzea baino ez zaie falta. Donibaneko areto futbol taldea, Donibane Pari Barri, liderra da Gipuzkoako Ligako bigarren mailako sailkapenean.
Gaur gauean dute denboraldiko azken aurreko partida, beren kategoriako azken postuan dagoen Egintza taldearen kontra, Donibaneko kiroldegian, 21:30ean.
Azken partida, berriz, Gure Txokoaren kontra dute, datorren asteburuan, kontrarioen etxean.
Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan, sanjuandarrak dira sailkapeneko liderrak 47 punturekin; 45 ditu Ataun Troskaetak, bigarrena sailkapenean, eta 44 Idiazabalek, hirugarren postuan.
Futbola
3. Maila:
Sodupe-Pasaia (ig. 17:15).
Erregional Preferentea:
Trintxerpe-Añorga (la. 17:30).
Astigarragako Mundarro-Sanpedrotarra (la. 16:00).
1. Erregionalean
Trintxerpe-Munibe (atsedena).
Pasaia-Gazte Azkuene (la. 16:30).
Areto futbola
Euskal Liga
Tudanca Miranda Bayas-Pescados Ferreres anaiak (la. 18.00).
Gipuzkoako Liga
2. Maila
Donibane Pari Berri – Egintza (os. 21:30).
Senior Neskak
Trintxerpe-Anoeta (ig. 13:00).
Donibane Eskubaloia
Euskadiko Senior Mutilak Liga
Txikipolit Zarautz -Donibane Rueda Impermeabilizaciones (la. 17:45).
Gipuzkoako Txapelketa
Mutil kadeteak
Donibane Eskubaloia-Tolosa (la. 16:30).
Hockey
Ipar Liga
Pasaiako Trintxer (atsedena).