Goiz eta arratsaldez hiru Korrika Txiki egingo dituzte guztira gaur Errenteria-Oreretan.
Goiz eta arratsaldez, hiru Korrika Txiki egingo dituzte guztira Errenteria-Oreretan.
Lau egun falta dira 20. Korrika Errenteria-Oreretara heltzeko. Eguerdian sartuko da herrira euskararen aldeko lasterketa erraldoia Perurenatik, baina aurretik, txikienak izango dira protagonistak. Izan ere, gaur Korrika Txikiak egingo dituzte herrian. Goizean, 10:30ean hasita Beraungo eta Kaputxinoetako Korrika Txikiak egingo dituzte.. Lehenengoan, Bizarain Ikastolako ikasleak auzoa alaitzen arituko dira eta korrika amaituta Pablo Sorozabal plazan jaia izango dute.
Kaputxinoetakoa Gamon ikastetxeko ikasleek egingo dute, eta auzoan barrena ibilita ikastetxearen jolastokian amaituko dute Modestok girotutako jaiarekin.
Arratsaldez, 15:00etan abiatuko da Erdiguneko Korrika Txikia eta bertan parte hartuko dute Telleri Alde, San Jose Gurutzearen Alabak, Koldo Mitxelena eta Orereta Ikastolako haurrek. herri osoan zehar ibiliko dira korrika, eta Gamon Zumardian bukatuko dute Modestok girotutako jaiarekin.